Karmele Jaio
Itxura
Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a) euskal idazlea, kazetaria eta komunikazio arduraduna da.
Esanak
[aldatu]- "Askotan hitzak ez dira beharrezkoak gauzak transmititzeko, isiltasunarekin ere asko transmititzen da".
- Iturria: Berria, 2020.[1]
- "Aukeratu... nik normalean egiten dut gorputzak eskatzen didana; gaia ere ez nuke esango nik aukeratu dudanik, eta hori liburu guztiekin gertatzen zait. Hau bukatu eta ez naiz hasten pentsatzen ea hurrengoa zeri buruz... Ez, normalean badator kezka bat, badago hor zerbait, badago irudi bat eta horrek ekartzen dizu zuk barruan duzun kezka bat. Gaiak hor daude zure buruan bueltaka, ez zoaz haien bila".
- Iturria: Berria, 2020.[1]
- "Emakumeek agian hausnarketa handiagoa egin dugu: batetik, urgentzia izan dugulako; eta, bestetik, feminismoak eman dizkigun tresnengatik, horiek lagundu digutelako egoera batzuei izena jartzen eta ulertzen. Eta uste dut gizon batzuek ere egin dutela hausnarketa hori, baina neurri txikiago batean".
- Iturria: Berria, 2020.[1]
- "Faktore asko daude, baina generoaren eragina oso handia da; txikitatik erakutsi digute zelakoak izan behar dugun, gutaz zer espero den, eta espektatiba ezberdina da neska edo mutila bazara; uste dut hori badela klabe bat. Kokatzen joaten zara leku batean edo bestean, eta hortik mundua oso ezberdin ikusten da".
- Iturria: Berria, 2020.[1]
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ 1,0 1,1 1,2 1,3 Sarasola, Ainhoa.«Inportanteagoa da pertsonaiek esan gabe uzten dutena, esaten dutena baino» 2020ko otsailak 23. Berria. 2020ko otsailaren 23an ikusia.
Kanpo estekak
[aldatu]