Edukira joan

Gema Lasarte

Wikiquotetik
Gema Lasarte Leonet

Gema Lasarte (Errenteria, Gipuzkoa, 1962) euskal idazle eta irakasle feminista da.

Esanak

[aldatu]
  • "Amatasunaren inguruan askoz gehiago hausnartu behar da eta gizarteak armadak heriotzaren bidez mundua salbatzeko onartzen dituen bezala, amatasun politikak babestu beharko lituzke bizitza eta ongi izatea bermatzeko".
    • Iturria: Berria, 2019.[1]
  • " Emakume bakoitza modu ezberdinean zeharkatzen du amatasunak, ordea, eta horrek ez du samurtzen berez zaila den afera. Halere, feminismoak askotarikoak dira, amatasunak bezalaxe, eta honek ez luke zailtasun motibo izan behar, borroka arrazoi baizik".
    • Iturria: Berria, 2019.[1]
  • "Gero eta gehiago idatzi, irakurri eta sortzen dugu euskaraz, eta ez naiz literaturaz soilik ari, jakintzaz baizik; diziplina oso ezberdinetan euskaraz ikertzen ari gara, eta existitzen ez ziren eremuetan euskaraz dihardugu. Baina azkeneko hamarkadetan euskararen beherakada nabaritu dugu ikasgeletan".
    • Iturria: Berria, 2020.[2]
  • "Nahitaez euskarak prestigioa eta naturaltasuna emango dioten hiztunak behar ditu, eta horiek dira hizkuntza erakargarri, natural bihurtzen dutenak. Baina, zoritxarrez, gurean euskara dotore eta gozagarri erabiltzen dutenen mediatizazioa negargarria da".
    • Iturria: Berria, 2020.[2]

Erreferentziak

[aldatu]
  1. 1,0 1,1 Lasarte, Gema. "Amatasuna, feminismoen gainditu gabeko ikasgaia?" 2019ko abenduaren 14a. Berria. 2020ko uztailaren 23an ikusia.
  2. 2,0 2,1 Lasarte, Gema. "Euskararen erabilpen esponentzial traketsak" 2020ko uztailak 22. Berria. 2020ko uztailaren 23an ikusia.

Kanpo estekak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Gema Lasarte