Edukira joan

Bertolt Brecht

Wikiquotetik
Bertolt Brecht

Bertolt Brecht (1898-1956) alemaniar idazlea izan zen.

Esanak

[aldatu]
  • "Artista da bere heriotzaz kontziente den bakarra, eta hala ere bere hilobi gainean dantzatzen da".
  • "Auschwitzeko gertaerak, Varsoviako ghettokoak, Buchenwaldekoak ez dira literaturaren orrialdeetan egokiro sartuko. Literatura ez dago horretarako prestatua, eta ez daude, gainera, halakoak ulertzeko moduan jarriak".
  • "Dena eramaten duen ibaia biolentoa dela esan ohi da, baina inork ez dio biolento deitzen estutzen duen ibilguari".
  • "Egia ezagutzen ez duena ezjakina besterik ez da. Baina ezagutu eta gezurra deitzen diona, hori kriminala da!"
  • "Epaile asko erabat erostezinak dira; inork ezin ditu justizia egitera bultzatu".
  • "«Gauzekin bat eginda nagoenean», esan zuen Keuner Jaunak, «ez ditut nik gauzak ulertzen; aitzitik, gauzek ulertzen naute ni»".
    • Iturria: Keuner Jaunaren Kondairak.
  • "Gogoaren kontra, egoerak behartuta, herria, sendia, etxea utzi behar duena ez da immigrantea, erbesteratua baizik".
  • "Goikoek bakeaz hitz egiten dutenean, herriak badaki gerra izanen dela".
  • "Jendeak uler ditzakeen gauzak bakarrik ikusi nahiko balitu, ez litzateke antzerkira joan beharko: komunera joan beharko litzateke".
  • "Zein da kriminal handiagoa? Banku bat lapurtzen duena ala banku bat sortzen duena?"

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Bertolt Brecht
Commonsen artxibo gehiago dago:
Bertolt Brecht