Edukira joan

Lastargi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuzi» orritik birbideratua)
Lastargia sutan.
Lastargi olinpikoa, Turingo 2006ko Joku Olinpikoetan.

Lastargia edo zuzia jatorriz sua eramateko sistema mugikorra zen.[1] Lastargia bai argia emateko baita ere sua baterik bestera eramateko erabiltzen zen. Funtsean, makil luze bat zen, mutur batean errez erretzeko gai batez (lehen bike izaten zen erregai ohikoena) lastoz edota trapuz bilduta. Sarritan, kandelabroetan edo, harrizko eraikuntzetan (gazteluak, kriptak,...), ormetan zintzilik jartzen ziren.

Askatasunaren Estatuaren lastargiaren marrazkia.
Askatasunaren Estatuaren lastargiaren marrazkia.

Lastargia espiritu edo arimaren argiaren sinboloa da, baita jakinduriaren ere. Askatasunaren Estatuaren kasuan, sinboloaren esanahia hobeto ulertzeko, jatorzizko izena "Askatasuna mundua argitzen" dela azpimarratu behar da.

Antzinako Grezian eta Erroman beheruntz begira jarritako lastargiak lutoa, heritoza adierazten du. Ehorzte-monumentuetan ohikoa zen bi lastargi gurutzatuak behera begira jartzea. Gora begira, aldiz, bizitza adierazten du.

Joku Olinpikoetan atleteek txandakatuz lastargia jokuen tokira eramateko ohitura Carl Diem-ek sortu zuen 1936ko jokuetan. Ohitura Antzinako Greziatik bereskuratu zuen; han, jokoak egiten ziren bitartean, sua Olinpiako Herako Tenpluan pizturik egoten zen.

Lastargia Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorearen ikurra da, bestetik.

Eskujokoak lastargiez

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Malabarista lastargi piztuez.

Eskujokoen munduan lastargia oso tresna erabilia da. Suaren erabilera malabaristaren lanari arrisku kutsua ematen dio eta ariketek ikusgarriagoak dira. Lastargi hauek, normalean, makil luzeak dira, mutur batean metxa bat dutela. Metxa hori kotoiaz edo poliamidaz egina dago. Erretzeko gasolina da erregai ohikoena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]