Edukira joan

Zubillaga (Lantaron)

Koordenatuak: 42°42′N 3°00′W / 42.7°N 3°W / 42.7; -3
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zubillaga (Lantarón)» orritik birbideratua)
Zubillaga
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaLantaron
Posta kodea01200–01299
Geografia
Koordenatuak42°42′N 3°00′W / 42.7°N 3°W / 42.7; -3

Zubillaga Arabako Lantaron udalerria osatzen duten herrietako bat da. 1989. urtera arte Komunioi herriaren parte izan zen eta beraz bere eremua 1978 arte Salcedo udalerriaren zati izan zen.

Zubillaga nahiko herri berria da. 1948an General Química S.A. enpresa kimikoa sortu zen eta Komunioi herriko lursailetan ezarri zen. Enpresak langileentzako etxebizitzak eraiki zituen bertan. 1989an Komunioi herriko auzo izateari utzi zion eta kontzeju bihurtu zen.

Herrian industria kimikoa da nagusi. General Química S.A. eta Silquímica S.A. enpresak Zubillagako industriagunean baitaude.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.