Zsuzsa Polgár
Zsuzsa Polgár | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Polgár Zsuzsanna |
Jaiotza | Budapest, 1969ko apirilaren 19a (55 urte) |
Herrialdea | Hungaria 2002) Ameriketako Estatu Batuak (2002 - 2019ko ekaina) Hungaria (2019ko ekaina - |
Lehen hizkuntza | hungariera |
Familia | |
Aita | László Polgár |
Ama | Klára Polgár |
Ezkontidea(k) | Paul Truong (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Texas Tech University (en) |
Hizkuntzak | esperantoa hungariera alemana errusiera gaztelania ingelesa hebreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria, idazlea eta esperantista |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | New York |
Enplegatzailea(k) | Texas Tech University (en) Webster University (en) |
susanpolgar.com | |
Zsuzsa Polgár edo Susan Polgar, jaiotzez Zsuzsanna Polgár (Budapest, Hungaria, 1969ko apirilaren 19a) hungariar xake-jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta emakumezkoen munduko xake txapeldun ohia. Bere bi ahizpak ere (Zsófia eta Judit) goi mailako xake jokalariak dira.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laszlo Polgár bere aitak asmaturiko heziketa teoria bat saiatu zuen Zsuzsa eta bere bi ahizpa txikiekin. Teoria horren arabera erakutsi nahi zuen edonor dela edozein jardueretan bikain izateko gai, baldin eta behar den moduko heziketa jasotzen badu, eta teoria horri jarraituz xakean jolasten erakutsi eta horretarako hezi zituen bere hiru alabak, familia giroan. Emaitza ikusgarriak lortu zituen. Izan ere, ikasketetan emaitza paregabeak lortzeaz gainera, Zsuzsa Hungariako eskolako xake-txapeldun izan zen 4 urterekin, eta maisu handi bihurtu zen 18 urte zituenean; bera izan zen maila hori lortzen lehenengo emakumea. Lorpen horrekin, eta bere ahizpek izandakoekin, argi erakutsi dute xakean ez daukala zentzurik gizon eta emakume arteko bereizketa egiteak.
Hungariako xake taldearekin urrezko domina irabazi zuen 1988ko ete 1990eko emakumezkoen Xake Olinpiadetan. Bi kasuetan bere bi ahizpak (Zsófia eta Judit) zituen taldekide. 1998ko Xake Olinpiadetan izugarrizko harridura eragin zuten: Hungariako xake taldearen lehen hiru tauletan hiru ahizpa zeuden; are harrigarriago zena, hiru nesken batez besteko adina 15 urtekoa zen (19, 14 eta 12 urte) eta gainera urrezko domina irabazi zuten sobietar xake talde ahalguztidunari gailentzean. 1990ko Xake Olinpiadetan balentria errepikatu zuten.
Zsuzsak 1996an Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa irabazi zuen Xie Jun jokalari txinatarra garaitzean. Bere ahizpek ez zuten hainbat urtez emakumezkoen txapelketetan parte hartu nahi izan, gizon-emakumeen artean bereizketarik ez lukeela egon behar argudiatuta.
Zsuzsa AEBn bizi da, Lubbocken (Texas). New Yorken Polgar Chess Center eta Susan Polgar Fundazioa sortu zituen, haurrei (eta batez ere, neskatoei) xakean jolasten erakusteko. Zsuzsak 2008ko ELO sailkapenean 2.577 puntu zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zsuzsa Polgár |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Chessgames
- (Ingelesez) Zsuzsa Polgárren webgune ofiziala
Aurrekoa Xie Jun |
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna 1996-1999 |
Ondorengoa Xie Jun |