Zinegoak
Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia | |
---|---|
Sorrera | 2004 |
Lekua | Bilbo (Bizkaia) Euskal Herria |
Sortzailea | Hegoak elkartea |
Kategoria | Lehiaketa espezializatua |
Egoitzak | Arriaga antzokia Bilborock Golem Alhondiga FNAC-Bilbao |
http://www.zinegoak.com |
Zinegoak nazioarteko zinemaldi LGBTa da. Urtero antolatzen da Euskal Herriko Bilbo hirian, urtarrilaren amaieran edota otsailaren hasieran. Astebeteko iraupena izan ohi du. 2017.eko edizioan, berriz, bi asteko formatua hartu du. Lehen ekitaldia 2004ko urtarrilaren 22an izan zen. Euskal Herrian egiten diren zinemaldi LGBTetatik garrantzitsuena da, bakarra bere kategorian; eta Europako hegoaldeko garrantzitsuenetakoa.
Ez dauka egoitza nagusirik, baina hasieratik erabili da Bilborock aretoa; Arriaga Antzokia ere baliatu izan da 2005etik aurrera inaugurazio-ekitaldia egiteko. Capitol zinemak ere erabili ziren itxi zituzten arte. 2011tik aurrera Alondegiko Golem zinemetan proiektatzen dira hainbat film. Bestelako areto batzuetan ere baditu edo izan ditu emanaldiak: (Fnac, FAS zinekluba, BBK Aretoa, La Fundición Aretoa, Guggenheim Bilbao museoa...). Bilbotik kanpora ere eramaten dira hainbat emanaldi. Esaterako, 2019.ean honako hiri eta herriotan egin dira Zinegoakeko proiekzioak: Artziniega eta Laudio Araban; Larrabetzu Abadiño, Bakio, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berriz, Bermeo, Derio, Galdakao, Getxo, Igorre, Leioa, Larrabetzu, Markina, Mungia, Portugalete, Sestao, Sopela, Ugao, Urduña eta Zamudio Bizkaian; Anoeta, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Hernani, Hondarribia, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Urnieta, Zarautz, Zizurkil eta Zumaia Gipuzkoan; Antsoain, Elizondo, Iruñea, Lizarra, Tafalla eta Tutera Nafarroan.
Hasieran zinemaldi honen euskarazko izendapen ofiziala Bilbaoko gay/lesbo/trans nazioarteko zinemaldia izan zen (gaztelaniaz Festival internacional de cine gay/lesbo/trans de Bilbao). 2010etik aurrera ingelesez ere jarri zitzaion izena: Bilbao International GLT Film Festival. Eta 2011tik aurrera Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia du izen ofiziala.
Hegoak elkarteak sortu eta kudeatu du Zinegoak zinemaldia. Euren esanetan, edozein hiritako ikuskizunen sailari begiratuz gero, begien bistakoa zen gay, lesbiana eta transexualen gaiei buruzko zinema jaialdi baten beharra. Film-industriak sarri alboratu ohi ditu harremanak izateko bestelako moduak. LGBT filmak ez dira banatzen errazak eta ez dira merkatura iristen, egon badauden arren. Gabezia hori asetzeko sortu zuten Zinegoak, urtean zenbait egunez, bederen, bestelako produktuak kontsumitzeko aukera emateko. 2017. urtetik aurrera, berriz, Zinegoak Elkartea sortu da jaialdiaren kudeatzaile izateko aurrerantzean.
Sarituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Die Ritterinnen (Gallant girls), Barbara Teufel - Film luzea
- Sentenciados sin juicio, Eliseu Blay - Dokumentala
- Clay pride, David Kalsberg eta Jonathan Watts - Film laburra
- El Che de los gays, Arturo Álvarez Roa - Dokumentala
- Le clan, Gaël Morel - Film luzea
- We are Dad, Michel Horvat - Dokumentala
- Getting to know you, Liz Lachman - Film laburra
- Beautiful women, Sathyan Ramesh - Lesbianismoa eta Generoa saria
- Unveiled, Angelina Maccarone - Film luzea
- Rape for who I am, Lovinsa Kavuma - Dokumentala
- Pasos, Carliños y una super-8, Eva Mateos eta Estibaliz Valiño - Film laburra
- Electroshock, Juan Carlos Claver - Lesbianismoa eta Generoa saria
- Comme des voleurs, Lionel Baier - Film luzea
- Freeheld, Cynthia Wade - Dokumentala
- ¡¡¡Todas!!!, José Martret - Film laburra
- Itty Bitty Titty Committee, Jamie Babbit - Lesbianismoa eta Generoa saria
- The amazing truth about Queen Raquela, Olaf de Fleur Johannesson - Fikziozko film luzea
- Improvvisamente, l'inverno scorso, Gustav Hofer eta Luca Ragazzi - Fikziozko dokumental luzea
- La espinita, Tania Arriaga - Film laburra
- Piao Lang Ping Txun (Drifting flowers), Zero Chou - Lesbianismoa eta Generoa saria
- Jay, Francis Xabier Pasion - Film luzea
- Intimidades de Shakespeare y Victor Hugo, Yulene Olaizola - Dokumentala
- Mama Veit Havo Hun Syngur, Bardi Gudmundsson - Film laburra
- Mein Freund aus Faro, Nana Neul - Lesbianismoa eta Generoa saria
- Sasa, Dennis Todorovic - Film luzea
- I shot my love, Tomer Haymann - Dokumentala
- Elige siempre cara,Alfonso Cortés eta Juanjo López - Film laburra -
- Difficult love, Peter Goldsmid & Zanele Muholi - Lesbianismoa eta Generoa saria
- Einayim Petukhoth, Haim Tabakman -Aipamen berezia
- Mi último round, Julio Jorquera - Film luzea
- Mi sexualidad es una creación artística- Lucía Egaña Rojas - Dokumentala
- Tsuyako, Mitsuyo Miyazaki - Film laburra
- Circumstance, Maryam Keshavarz - Lesbianismoa eta Generoa saria
- Laurence anyways, Xavier Dolan - Fikziozko film luzea
- Call me Kuchu, Malika Zouhali-Warral eta Katherine Fairfax - Film luze dokumentala
- London, London, Alejandro Negueruela - Fikziozko film laburra
- Anak-Anak Srikandi, The Children of Srikandi Collective Productor - Lesbianismoa eta Generoa saria (ex Equo)
- Cloudburst, Thom Fitzgerald - Lesbianismoa eta Generoa saria (ex Equo)
- Call me Kuchu, Malika Zouhali-Warral eta Katherine Fairfax - Aniztasuna eta Giza Eskubideak saria
- Matterhorn, Diederick Ebbinger - Fikziozko film luzea
- E agora? Lembra-me, Joaquim Pinto - Film luze dokumentala
- El Pastel, Estela Osorio - Fikziozko film laburra
- Who's Afraid of Vagina Wolf?, Margarita Albelo - Lesbianismoa eta Generoa saria
- Bambi, Sébastien Lifshitz - Lesbianismoa eta Generoa saria (Ex Equo)
- Valentine Road, Martha Cunningham - Aniztasuna eta Giza Eskubideak saria
- Wildblood, Jonesy - Film Esperimentalik Onena saria
- Born This Way, Shaun Kadlec eta Deb Tullman - Aipamen berezia
- Nåntig måste gå sönder (Something must break), Ester Martin Bergsmark- Fikziozko film luzea
- África 815, Pilar Monsell - Film luze dokumentala
- Die Schwulenheiler (Gay Healers), Christian Deker eta Oda Lambrecht - Fikziozko film laburra
- Il segreto del serpente, Mathieu Volpe - Film labur dokumentala
- Ang Huling Cha-Cha Ni Anita (Anita's last Cha Cha), Sigrid Andrea Bernardo - Lesbianismoa eta Generoa saria
- DETI 404 (Children 404), Pavel Loparev eta Askold Kurov - Aniztasuna eta Giza Eskubideak saria
- One Deep Breath, Antony Hickling - Film Esperimentalik Onena saria
- Pepper, Mark Cleary eta Craig Robert - Hegoak saria
- Aipamen bereziak
- DETI 404 (Children 404), Pavel Loparev eta Askold Kurov - Film dokumental luzea
- Metube: August sings Carmen Habanera, Daniel Moshel - Film laburra
- Kuhani, Ntare Mbaho Mwine - Film laburra
- Fuoristada, Elisa Amorouso - Lesbianismoa eta Generoa
- Fikziozko film luzerik onena: Te prometo anarquía - Julio Hernandez Cordon
- Film dokumental luzerik onena: Irrawady Mon Amour - Nicola Grignani, Valeria Testagrossa
- Gidoirik onena: Vergina Giurata - Laura Bispuri eta Francesca Maniera
- Zuzendaritzarik onena: Te prometo anarquía - Julio Hernandez Cordon
- Fikziozko Film Labur Onena publikoaren saria: Vainilla - Juan Beiro
- Film Esperimentalik Onena saria (luzea): Je suis Anne Marie Schwarzenbach - Véronique Aubouy
- Film Esperimentalik Onena saria (laburra): Ama - Émelie Almaida, Liang Huang, Mansoureh Kamari, Juliette Peuportier, Tony Unser
- Lesbianismoa eta Generoa saria: Sangailés Vasara - Alenté Kaväité
- Aniztasuna eta Giza Eskubideak saria: Club Amazonas - Roberto Fiesco / Aipamen berezia: Pink Boy - Eric Rockey
- Fikziozko film luzerik onena: (M)uchenik (The student) - Kirill Serebrennikov
- Film dokumental luzerik onena: Mów mi Marianna (Call me Marianna) - Karolina Bielawska
- Fikziozko gidoirik onena: (M)uchenik (The student) - Kirill Serebrennikov eta Marius von Mayenburg
- Zuzendaritzarik onena: Los objetos amorosos - Adrian Silvestre
- Fikziozko Film Labur Onena publikoaren saria: Oh-Be-Joyful - Susan Jacobson
- Film Esperimentalik Onena saria (luzea): Disco Limbo - Fredo Landaveri eta Mario Toledo
- Film Esperimentalik Onena saria (laburra): Two snakes - Kristin Lire
- Lesbianismoa eta Generoa saria (Ex Aequo): Arreta - Maria Zafra eta Raquel Marques / Moms on Fire - Joanna Rytel
- Aniztasuna eta Giza Eskubideak saria: Ustav Republike Hrvatske (The Constitution) - Rajko Grlic
- Fikziozko film luzerik onena: SOLDAŢII. Poveste din ferentari - Ivana Mladenovic
- Film dokumental luzerik onena: Au-delà de l'ombre - Nada Mezni Hafaiedh
- Fikziozko Film Luzearen Zuzendaritza Onena: Corpo Elétrico - Marcelo Caetano
- Fikziozko Film Luzearen Gidoi Onena: Hoy partido a las tres - Clarisa Navas
- Fikziozko edo Dokumentalezko Film Labur Onena publikoaren saria: Marguerite - Marianne Farley
- Film Esperimental Onenaren Saria (luzea): Vem ska knulla pappa? / Who will fuck daddy? - Lasse Långström
- Film Labur Esperimental Onenaren Saria: I like girls - Diane Obomsawin
- Aniztasun eta Giza Eskubideen saria: Mr Gay Syria - AyşeToprak
- Lesbianismo eta Genero saria (Ex Aequo): Min Homosister - Lia Hietala / Projection sur canapé - Violette Delvoye
- Fikziozko Film Luzean Antzezpen Nagusi Onena: As boas maneiras - Isábel Zuaa
- Fikziozko Film Luzean Antzezpen Sekundario Onena: As boas maneiras - Marjorie Estiano
- Gazteen Saria Film Labur Onenari: Projection sur canapé - Violette Delvoye
- Fikziozko film luzerik onena (Ex Aequo): Retablo - Álvaro Delgado-Aparicio L. / The Man Who Surprised Everyone - Nataxa Merkulova eta Aleksei Txupov
- Fikziozko film luzearen zuzendaritza onena: Rafiki - Wanuri Kahiu
- Gidoirik onena: 1985 - Yen Tan
- Film luze onena: Les Garçons Sauvages - Bertrand Mandico / Obscuro Barroco - Evangelia Kranioti
- Film dokumental onena: Ni d’Ève ni d’Adam. Une histoire intersexe - Floriane Devigne
- Aipamen berezia: El silencio es un cuerpo que cae - Agustina Comedi
- Publikoaren saria film labur onenari: ANDERS (Something About Alex) - Reinout Hellenthal
- Aniztasun eta Giza Eskubideen saria: Rafiki - Wanuri Kahiu
- Aipamen berezia: Ni d’Ève ni d’Adam. Une histoire intersexe - Floriane Devigne
- Lesbianismo eta Genero saria: Rafiki - Wanuri Kahiu
- Aipamen berezia: Dykes, Camera, Action! - Caroline Berler
- Fikziozko Film Luzeko Aktore Nagusi Onenaren saria: Sauvage - Félix Maritaud
- Fikziozko Film Luzeko Bigarren Mailako Aktore Onenaren saria: The Man Who Surprised Everyone - Natalia Kudriaxova
- Gazte Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari: Órfão - Carolina Markowicz
- Aipamen berezia: Laissez-moi danser - Valérie Leroy
- Senior Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari: Oasis - Alejandro Zuno
- Aipamen berezia: Odio il rosa! - Margherita Ferri
- Sari nagusia: Nech je svetlo - Marko Škop
- Fikziozko film luzerik onena: Nech je svetlo - Marko Škop
- Aipamen berezia: Socrates - Alexandre Moratto
- Fikzio edo dokumental film luze onena: So pretty - Jessie Jeffrey Dunn Rovinelli
- Film luze dokumental onena: El viaje de Monalisa - Nicole Costa
- Publikoaren saria film labur onenari: Mi pequeño gran samurái - Arantza Ibarra
- Aniztasun eta Giza Eskubideen saria: Chechnya - Jordan Goldnadel
- Aipamen berezia: Indianara - Aude Chevalier-Beaumel eta Marcelo Barbosa
- Lesbianismo eta Genero saria: Bodies like oceans - KC Coy
- Aktore Nagusi Onenaren saria: Câteva conversații despre o fată foarte înaltă - Silvana Mihai
- Bigarren Mailako Aktore Onenaren saria: Nech Je Svetlo - Zuzana Konecna
- Gazte Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari: სოციუმის პატიმარი (Prisoner of Society) - Rati Tsiteladze
- Aipamen berezia: Sangro - Tiago Minamisawa, Bruno H. Castro eta Guto BR
- Senior Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari: Rani - Hammad Rizv
- Aipamen berezia: Min värld i din - Jenifer Malmqvist
- Sari nagusia: La nave del olvido - Nicol Ruiz Benavides
- Fikziozko film luzerik onena: La nave del olvido - Nicol Ruiz Benavides
- Aipamen berezia: Suk suk - Ray Yeung
- Fikzio edo dokumental film luze onena: კომეტები (Comets) - Tamar Xavgulidze
- Film luze dokumental onena: Alltid Amber - Lia Hietala eta Hannah Reinikainen
- Aipamen berezia: Cosas que no hacemos - Bruno Santamaría
- Publikoaren saria film labur onenari: La amante - Pati Cruz
- Aniztasun eta Giza Eskubideen saria: La leyenga negra - Patricia Vidal Delgado
- Lesbianismo eta Genero saria: La fabrique du consentement: Regards lesbo-queer - Mathilde Capone
- Aipamen berezia: Deine schöne gestalt - Bernadette Kolonko
- Aktore Nagusi Onenaren saria: Kokon - Lena Urzendowsky
- Bigarren Mailako Aktore Onenaren saria: კომეტები (Comets) - Ekaterine Kalatozixvili
- Gazte Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari: Les saints de kiko - Manuel Marmier
- Aipamen berezia: Lo ofimero - Jorge Muriel
- Senior Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari: Les saints de kiko - Manuel Marmier
- Aipamen berezia: Las chicas del polígono - Cecilia Montagut
- Sari nagusia: Instruction for survival - Yana Ugrekhelidze
- Fikziozko film luzerik onena: Piccolo Corpo - Laura Samani
- Aipamen berezia: Moneyboys - C. B. Yi
- Film luzerik onena: Silent Voice - Reka Valerik
- Film luze dokumental onena: Instruction for survival - Yana Ugrekhelidze
- Aipamen berezia: How the room felt - Ketevan Kapanadze
- Publikoaren saria film labur onenari: 17 minutos con Nora - Imanol Ruiz de Lara
- Aniztasun eta Giza Eskubideen saria: Instruction for survival - Yana Ugrekhelidze
- Aipamen berezia: La fracture - Catherine Corsini
- Lesbianismo eta Genero saria: Nudo Mixteco - Ángeles Cruz
- Aipamen berezia: Nuestros cuerpos son sus campos de batalla - Isabelle Solas
- Aktore Nagusi Onenaren saria: Women do cry - Maria Bakalova
- Aipamen berezia: Moon, 66 questions - Lazaros Georgakopoulos
- Bigarren Mailako Aktore Onenaren saria: La fracture - Pio Marmaï
- Gazte Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari: 17 minutos con Nora - Imanol Ruiz de Lara
- Aipamen berezia: Léo la nuit - Nans Laborde-Jourdàa
- Senior Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari: Mi alma azul - Liam Duran Cardona
- ZGPRO saria: Mujeres, una oda butch - Lola Clavo
- Sari nagusia: Sirens - Rita Baghdadi
- Fikziozko film luzerik onena: Regra 34 - Julia Murat
- Film luze onena: Anhell69 - Theo Montoya
- Film luze dokumental onena: Sirens - Rita Baghdadi
- Aipamen berezia: Uýra, a retomada de floresta - Juliana Cari
- Publikoaren saria: Warsha - Dania Bdeir
- Aniztasun eta Giza Eskubideen saria: Who I Am Not - Tünde Skovrán
- Aipamen berezia: Uýra: a retomada da floresta - Juliana Curi
- Lesbianismo eta Genero saria: Casa Susanna - Sébastien Lifshitz
- Aipamen berezia: Who I Am Not - Tünde Skovrán
- Fikziozko film luzeko antzezpen nagusirik onenaren saria: Regra 34 - Sol Miranda
- Fikziozko film luzeko antzezpen sekundariorik onenaren saria: Mutt - Alejandro Goic
- Gazte Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari: Perpetua felicidad - Isa Luengo eta Sofía Esteve Santoja
- Aipamen berezia: Desviación típica - Paco Ruiz
- Senior Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari: Warsha - Dania Bdeir
- ZGPRO saria: Armairutik plazara - Egoitz Arbiol Albeniz eta Ibai Fresnedo
- Sari nagusia: Lesvia - Tzeli Hadjidimitriou
- Fikziozko film luzerik onena: Crossing - Levan Akin
- Film luze onena: Die Anhörung - Lisa Gerig
- Film luze dokumental onena: Lesvia - Tzeli Hadjidimitriou
- Aipamen berezia: Transfariana - Joris Lachaise
- Publikoaren saria: Au bord de nos nuits blanches - Elsa Aloisio
- Aniztasun eta Giza Eskubideen saria: Levante - Lillah Halla
- Aipamen berezia: Flores del otro patio - Jorge Cadena
- Lesbianismo eta Genero saria: Levante - Lillah Halla
- Aipamen berezia: Lesvia - Tzeli Hadjidimitriou
- Fikziozko film luzeko antzezpen nagusirik onenaren saria: Crossing - Mzia Arabuli
- Fikziozko film luzeko antzezpen sekundariorik onenaren saria: Todo el silencio - Ludwica Paleta
- Gazte Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari: Dang wo wang xiang ni de shi hou - Shuli Huang
- Aipamen berezia: Ciao Bambina - Afioco Gnecco eta Carolina Yuste
- Senior Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari: L’esquisse - Tomas Cali
- Aipamen berezia: Dena asmatuta dago - Jone Arriola
- ZGPRO Lab saria: Los Siento - Bella Cintra eta Laurent López de Gardey
- ZGPRO Music Library saria: Las niñas de Canchas - Raul Villalba
- SSIFF ZG Pro saria: High - Daniel Alegrete