Zhelju Zhelev
Zhelju Zhelev | |||||
---|---|---|---|---|---|
1990eko abuztuaren 1a - 1997ko urtarrilaren 22a - Petar Stoyanov (en) ⊟
Hautetsia: 1990 Bulgarian Constitutional Assembly election (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Желю Митев Желев | ||||
Jaiotza | Veselinovo (en) , 1935eko martxoaren 3a | ||||
Herrialdea | Bulgaria | ||||
Lehen hizkuntza | bulgariera | ||||
Heriotza | Sofia, 2015eko urtarrilaren 30a (79 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Sofiako Hilerri Zentrala | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Maria Zheleva (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Sofiako Unibertsitatea | ||||
Hezkuntza-maila | Doktor Nauk in Philosophy (en) | ||||
Hizkuntzak | bulgariera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, filosofoa eta saiakeragilea | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | 7th Grand National Assembly of Bulgaria (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa | ||||
Alderdi politikoa | Bulgariako Alderdi Komunista Union of Democratic Forces (en) | ||||
Zhelju Mitev Zhelev (bulgarieraz: Желю Митев Желев; Vesselinovo, 1935eko martxoaren 3a - Sofia, 2015eko urtarrilaren 30a) bulgariar politikaria izan zen. Bulgariako presidentea izan zen 1992-1996 urteetan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sofiako Unibertsitatean filosofiako ikasketak amaitu ondoren, doktoregoa lortu zuen, baina ezin izan zuen unibertsitatean eskolarik eman, leninismoaren aurkako kritika egin baitzuen bere tesian. 1980an Bulgariaren Berregituratze eta Irekitzearen Aldeko Kluba sortu zuen, demokrazia politiko eta kulturalean oinarritua zegoena, eta bere indar ahula zela-eta, gobernu komunistak onartu egin zuen.
Gorbatxovek Sobietar Batasunetik bultzatutako erreformen ondorioz Europako komunismoen krisia sortu zenean, klub hori Demokrazia Indarren Batasuna zeritzan frontean sartu zen 1989an, beste hamabost talde politikorekin batera, eta Zhelev bertako koordinatzaile aukeratu zuten.
1990eko hauteskundeen ondoren, fronte haren talde parlamentarioaren presidente-kargua hartu zuen. Garai hartan, alderdi sozialistako Petar Mladenov Errepublikako presidenteak bere alderdi barruko krisialdiaren ondorioz dimititu egin behar izan zuenean, Zhelev aukeratu zuten presidente, bere alderdiaren eta beste zenbait alderdi politiko txikiren hitzarmenari esker. Kargua hartu eta berehala, demokrazia sendotzeko aldaketa politikoak eta merkatu-ekonomiarako garapena bultzatuko zituela zin egin zuen. 1992an Bulgaria Europako Kontseiluko kide gisa onar zezaten lortu zuen. 1997ko hauteskundeetan Petar Stoianovek hartu zuen Zheleven kargua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zhelju Zhelev |