Zenbaki konposatu
Itxura
Matematikan, zenbaki konposatua zenbaki arrunta da, bi zatitzaile baino gehiago dituena, edo beste hitzez, 1 baino handiago den eta lehena ez den zenbakia da. Zenbaki konposatuen kopurua, zenbaki lehenen bezala, infinitua da eta beraz ezin da aurkitu zenbaki konposatuen gorena. Hauek dira, ordenatuta, lehenengo zenbaki konposatuak: 4, 6, 8, 9, 10, 12, 14, 15, 16, 18, 20, 21, 22, 24, 25, 26, 27, 28, 30, 32...