Zara
Zara | |
---|---|
Datuak | |
Mota | brick and mortarra, denda-katea eta negozioa |
Jarduera sektorea | ehungintza, jantzigintza eta Txikizkaria |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | kapital irekiko enpresa |
Jabea | Inditex |
Historia | |
Sorrera | 1975 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Coruña |
webgune ofiziala |
Zara moda-denden kate bat da. Inditex talde espainiarraren enpresa famatu eta zabalduena da. Munduan zehar, 900 denda ditu 62 herrialdetan, horietatik 270 Espainian.
2004 urtean, 3.819 milioi euro irabazi zituen Zarak, Inditex taldearen % 68.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1975ean, Amancio Ortegak, Inditex enresaren sortzaileak, lehen Zara denda ireki zuen Coruñan (Galizia). Hogeita hamar urte geroago, 876 denda zituen 61 herrialdeetan batatuta (Europan, Amerikan, Asian eta Afrikan), hiri nagusietako kale onenetan kokatuta. Astero, denda bat inauguratzen du munduko lekuren batean. Zara da, dudarik gabe, multinazional horren lorpen nagusia. Enpresa, hain zuzen, munduko ehungintzako bigarren taldea bihurtu da eta, Zaraz gain, beste 7 merkataritza-marka ditu: Massimo Dutti, Pull and Bear, Bershka, Stradivarius, Oysho, Kiddy´s Class eta Zara Home.
Gaur egungo jantziak neurrizko prezioetan datza Zara markaren arrakasta. Jantziak etengabe berritzen dituzte, unean uneko joerei jarraiki diseinatzen eta egiten dituzte-eta. Ekoizpenaren zati txiki bat jantziak saltzen diren herrialdeetako kulturara egokituta egiten dute. Dendek funtzionamenduan ere kontuan hartzen dituzte bertako ohiturak; esaterako, Saudi Arabian, denda bost aldiz ixten dute egunean, islamak agintzen dituen bost otoitzaldiak egiteko aukera emateko.
Enpresa-ikuspegitik, ekoizpen -eta banaketa- sistema bikainak dira gakoak, gai dira-eta modaren joera aldakorrei erantzuteko. Jantzien patroiak bizkor eta kostu handirik gabe aldatzeko aukerari esker, jantziern aukera etengabe berri dezakete; horrenbestez, sasoian bertan artikulu berri gehiago eskaintzen dizkiote kontsumitzaileari. Dendek eskariaren arabera egiten dituzte eskabideak fabrikara, eta astean bitan jasotzen dituzte salgaiak. Horrela, enpresak biltegiratze-kostuak aurrezten ditu.
Inditex enpresaren egoitza eta zerbitzu nagusiak Coruñan daude. Ekoizpenari dagokionez, % 50 Espainian egiten dute, eta beste zati handi bat, berriz, beste herrialde batzueta, garapen-maila txikiagokoetan; esaterako, Marokon, Thailandian, Txinan eta Perun. Herrialde horietan eskulana merkeagoa da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Inditex taldearen markak |
Bershka | Lefties | Massimo Dutti | Oysho | Pull and Bear | Stradivarius | Uterqüe | Zara | Zara Home |