Zapi zuhaitz
Zapi zuhaitz | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Cornales |
Familia | Nyssaceae |
Generoa | Davidia |
Espeziea | Davidia involucrata |
Zapi zuhaitza (Davidia involucrata) Cornaceae familiako zuhaitza da, Davidia generoko espezie bakarra, jatorria Txina erdi eta hegoaldean duena[1]. Oso estimatua da landare apaingarri bezala, zapi edo musuzapi itxurako lore zuri ugari ematen baititu.
Generoaren izena Armand David ezpeletar botanikariaren omenez izendatu zen, bera izan baitzen espeziea deskribatzen lehen europarra 1869an.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitz hau da bere generoko kide bakarra da, baina bere hostoetan ezberdintasun txiki bat duten bi barietate daude:
- Davidia involucrata var. involucrata, behealdean iletxoak dituena (pubeszentea),
- Davidia involucrata var. vilmoriniana, ilegabea (glabroa).
Botanikari batzuk espezie ezberdintzat jotzen dituzte, arrazoi osoz, bi taxoiek kromosoma zenbaki ezberdinak baitituzte, hibrido emankorrik sortzeko ezinean.
Nahiko laster hazten da eta 20-25 m garaira irits daiteke. Hostoak txandakatuak dira, ezkiaren antzekoak, baina hauek ez bezala simetrikoak eta ezki-hostoen oinarri tipikorik gabe. Hosto gehienak 10-20 cm luze eta 7-15 cm zabal dira, obalatuak eta kordatuak.
Zuhaitz hau loreengatik da ezagunagoa. Hauek 1-2 cm zabaleko talde trinkoa osatzen dute, gorrixkak, lore-buru bakoitza 12-25 cm luzeko braktea handi eta zuri pare batekin, petalo funtzioa betetzen dutenak.
Fruitua, 3 cm luze den hur gogor bat da, 4 cm luze eta 3 cm zabal den oskol berde batez inguratua, 10 cm-ko peziolo batetik zintzilik dagoena. Barnean 3-6 hazi ditu.
-
Hostoak
-
Fruituak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Davidia involucrata» Royal Botanic Gardens, Kew: World Checklist of Selected Plant Families (Noiz kontsultatua: 2010-01-12).[Betiko hautsitako esteka]