Zamburiña
Zamburiña | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Mollusca |
Klasea | Bivalvia |
Ordena | Ostreida |
Familia | Pectinidae |
Generoa | Chlamys |
Espeziea | Chlamys varia Linnaeus, 1758
|
Zamburiña (Chlamys varia) Pectinidae familiako itsas molusku bibalboa da, Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdeko kostaldean bizi dena.[1]
Erromes-maskor handiaren antzekoa da eta Galizian oso preziatua da jateko.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolore ezberdinetako markorra izan dezake, zuria, arroxa, gorrixka, laranja, horia edo morea[2]. Bi maskor ganbil ditu, obalatuak, eta unboa (lotunea) ezik bestela simetrikoak. Unbotik 25-35 sahiets ateratzen dira eta ertzera hurbildu ahala arantza nabarmenagoak dituzte. Maskorreko lerro kontzentrikoek animaliaren hazkuntza erakusten dute[3].
Bieira handiaren antza badu ere zamburiña txikiagoa da eta ez du 6 cm-ko luzerarik gainditzen[3].
Bizimodua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibalbioek egiten duten antzera zamburiña ere itsasoko ura iragaziz elikatzen da.
Bitxikeria gisa aipatu behar da sexua aldatzen duela heltzen den heinean. Emea izaten hasten da eta erabat heltzen denean ar bihurtzen da. Ugaltzeko esperma eta obuluak batera jaurtitzen dituzte eta uretan gertatzen da ernalketa. Larbak zooplanktona osatzen du eta nahiko hazi denean hondora erortzen da[2].
Banaketa eta habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ozeano Atlantikoaren ertzean aurkitzen da Britainiar uharteak eta Afrika iparraldearen artean. Itsaso Gorrian ere aurkitzen da.
Sakonera txikian bizi da, gehienez ere 100 metrotako sakoneran. Kostalde harritsuak atsegin ditu eta harrietara edo alden errizoidetara itsasten da[4]. Batzuetan errizoide hauek erabat estaltzen dute, eta Halichondria panicea belakia zamburiñaren oskolean finkatzen da. Bizitza askea ere izan dezake[3].
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iberiar penintsularen ipar-mendebaldean oso preziatua da. Galizian eta Asturiasen hartzen da eta kalitatezko zapore eta ehundura dituenez gastronomian oso preziatua da. Galiziar enpanada egiteko ezinbesteko osagaia da[5], eta plantxan erreta ere jaten da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Oakley, J.A., 2007. Chlamys varia. Variegated scallop. Marine Life Information Network: Biology and Sensitivity Key Information Sub-programme. Plymouth: Marine Biological Association of the United Kingdom.
- ↑ a b «Zamburiña Mariscos, características e información» www.pescaderiascorunesas.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
- ↑ a b c «Basic information for Chlamys varia (Variegated scallop)» web.archive.org 2008-10-20 (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
- ↑ «Chlamys varia Variegated Scallop :: Northern Ireland's Priority Species ::» www.habitas.org.uk (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pablo. (2019-10-04). «Clásico gallego: empanada de zamburiña - Mariscos OGrove» Blog de Mariscos O Grove (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |