Zaldibarko geltokia
Zaldibar | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | Bilbo etorbidea, 6; 48250 | ||||||||||||||
Udalerria | Zaldibar, Bizkaia | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Gunea | 4. gunea | ||||||||||||||
Irekiera | 1997 | ||||||||||||||
Irisgarria | |||||||||||||||
Zerbitzuak | |||||||||||||||
Nasak | 1 | ||||||||||||||
Trenbideak | 1 | ||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | ||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Donostia Bilbo ↔ Elgoibar |
Zaldibar Euskotren Trena eragilearen E1 eta 1D lineei dagokien lurgaineko geralekua da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
Geltokia bestibuludun eraikinaz hornitzen da, itxaron-gela batekin.
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarbidea arrapala bidez egiten da, eta balioztatze-makinak zeharkatu ondoren nasa bakarra dago.
- Bilbo etorbidea, 6 ( N-634 ondoan)
Tarifa-guneen tirabirak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017ko martxoaren 8an Bizkaiko Garraio Partzuergoak garraio publikoaren zonakatze berriak aurkeztu zituen, Berriz eta Zaldibarko udalerriei dagokien tarifa-gunea Durangaldetik ezberdinduz, 5. tarifa-gunean sartuta. Horren ondorioz, aipatutako Udalak Partzuergoarekin bildu ziren Durangaldeko zonakatzera bueltarazteko, izan ere, udalerriok Durangorekin dute harremanik handiena, eta zonakatze berriarekin merkeagoa zaie Debara bidaiatzea Durangora baino. Udalerriok 4. tarifa-gunean integratzea eskatu zuten, baina Partzuergoaren arabera, udalerriek gutxienez urte bete itxaron beharko lukete zonakatzea aldatzeko pausoak eman ahal izateko, Bizkaiko Mugikortasun Agintea sortu eta geroko bilerak gauzatu arte.
Udalerriotako alkateek eskatuta, Partzuergoak argitaratu zituen datuak hurrengoak dira: Berriz eta Zaldibarren gehien erabiltzen den garraio publikoa trena da, eta egiten diren bidaietatik pa Bizkaia du helmuga; 0a, aldiz, Gipuzkoa.[1]
Aurreko urtean ere antzekoa gertatu zen, Eusko Trenbideak sozietateak tarifa-guneak berritu baitzituen, eta Berriz eta Zaldibar Durangaldeko gainontzeko udalerrietatik bereizi zituen. Hainbat bilera egin ondoren, Euskotrenek atzera egin zuen eta udalerriak eskualdeko gainontzeko udalerriekin bateratu zituen berriro ere.
Tirabira horien ondoren, 2017ko maiatzaren 12tik aurrera Berriz eta Zaldibarko udalerriak 4. tarifa-gunera pasa dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Berriz y Zaldibar seguirán movilizándose por el precio del tren. Deia, Noticias de Bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2017-03-29).