Youssouf Ouédraogo
Youssouf Ouédraogo | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1999 - 2007 ← Ablassé Ouédraogo (en) - Djibril Bassolé (en) ⊟
1992ko ekainaren 16a - 1994ko martxoaren 22a ← Thomas Sankara - Roch Marc Christian Kaboré ⊟
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Tikaré (en) , 1952ko abenduaren 25a | ||||||||
Herrialdea | Burkina Faso | ||||||||
Heriotza | Abidjan, 2017ko azaroaren 18a (64 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Borgoinako Unibertsitatea | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | ekonomialaria, diplomazialaria eta politikaria | ||||||||
Enplegatzailea(k) | University Joseph Ki-Zerbo (en) | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | islama | ||||||||
Alderdi politikoa | Congress for Democracy and Progress (en) | ||||||||
Youssouf Ouédraogo (Tikaré, 1952ko abenduaren 25a – Abidjan, 2017ko azaroaren 18a) Burkina Fasoko politikari eta diplomazialaria izan zen, lehen ministroa 1992tik 199ra.
Dijon, Clermont-Ferrand eta Lyongo unibertsitateetan marketina ikasi zuen eta Uagaduguko Unibertsitateko irakaslea izan zen 1982tik. Thomas Sankarak Plangintza eta Herri Garapeneko ministro izendatu zuen 1984an. 1987an Sankara hil ondoren, Blaise Compaoré presidente berriak Lankidetza ministro izendatu zuen. 1989an Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko presidente izendatu zuten, eta 1992an Biltzar Nazionaleko kide, Demokrazia eta Aurrerabiderako Kongresua alderdiko hautagai. Compaorék 1992ko ekainean izendatu zuen lehen ministro. 1994ko urtarrilean CFA libera debaluatzeak krisi ekonomikoa eragin zuen, eta Ouédraogok dimisioa eman zuen, sindikatuekin soldaten igoerari buruzko akordiorik lortu ez zuelako.
Ondoren, enbaxadore izan zen hainbat herrialdetan (Belgika, Herbehereak, Erresuma Batua, Luxenburgo eta Europar Batasuna), 1999ko urtarrilean Kanpo Arazoetako ministro izendatu aurretik. 2007an diputatu hautatu zuten berriro, eta Garapeneko Afrikako Bankuko presidentearen kontseilari berezi izendatu zuten.