Yorkshire Terrier
Itxura
Yorkshire Terrier | |
---|---|
Txakur arraza | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria | Ingalaterra |
Masa |
|
Kumaldiaren tamaina | 3,5 |
Katalogo kodea | 086 |
Yorkshire Terrier etxean izateko txakurrik txikienetakoa da. Izaera oso sentikorra eta aldi berean oso azkarrak dira. Ugaztun bibiparoak dira eta aldi berean orojaleak.
Arraza hau beste zenbait arrazen lotura da: Manchester Terrier, Skye Terrier eta Dandie Dinmont. Lehen agerpena 1880. urtean izan zen, Ingalaterran. Gaur egun Ingalaterrako arraza kotizatuena da eta munduan gehien zabaldutako arraza ere.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Garaiera eta pisua: Altuera 19-22 cm artean eta pisua 3,2 kg arte.
- Burua: Txikia mutur txikiarekin.
- Begiak: Oso ilunak.
- Belarriak: Txikiak eta “V” formarekin.
- Hankak: Zuzenak eta ilez estalita.
- Oinak: Borobilak azazkal beltzekin.
- Buztana: Jaiotzean gorputzaren erdiko luzera du baina jaio bezain laster gehienetan mozten zaizkie 3-5 cm luzeko buztana utziz.
- Ilea: Oso luzea. Gorputz beltz argia eta burua hori-laranja.
Elikadura egunean 230 Kcal. (2 kg-ko zakurrentzako) eta 350 Kcal. (3 kg. baino gehiago duten txakurrentzako). Onena pentsu erosia ematea da, Yorkshire Terrier-rek elikadura aldetik oso gaixoberak direlako.