Jevgenia Kuznetsova
Jevgenia Kuznetsova | |
---|---|
(2002) | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1980ko abenduaren 18a (44 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Jevgenia Petrovna Kuznetsova (Leningrado, Errusiako Errepublika Sozialista Sobietarra, 1980ko abenduaren 18a) sobietar nazionalizatutako gimnasta artistiko sortu berria da. Errusia ordezkatuz, 1996an txapeldunorde olinpiko izatera iritsi da, eta 1997an eta 1999an munduko txapeldunorde izan da, beti taldekako lehiaketan.[1]
Kirolari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996ko Atlantako (Estatu Batuak) Olinpiar Jokoetan taldekako zilarra eskuratu zuen, Estatu Batuen ondoren eta Errumaniaren aurretik. Taldekideak: Jelena Dolgopolova, Rozalia Galiyeva, Jelena Groxeva, Svetlana Khorkina, Dina Kotxetkova eta Oksana Liapina izan ziren
Lausanako 1997ko Munduko Txapelketan, taldekako zilarra eskuratu zuen. Errumaniaren atzetik eta Txinaren aurretik geratu zen. Taldekideak: Svetlana Khorkina, Jelena Produnova, Svetlana Bakhtina, Jelena Dolgopolova eta Jelena Groxeva izan ziren.
Tianjingo 1999ko Munduko Txapelketan zilarra eskuratu zuen taldekako lehiaketan, Errumaniaren atzetik eta Ukrainaren aurretik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1980ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Sanpetersburgotarrak
- Emakume gimnasta artistikoak
- Sobietar Batasuneko gimnastak
- 1996ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1996ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak gimnastikan
- Errusiako gimnastak
- Bulgariako gimnastak
- 2004ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak