Yang Zhu
Itxura
Yang Zhu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | K.a. 369 |
Herrialdea | Wei |
Heriotza | K.a. 318 (50/51 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa |
Yang Zhu edo Yang Tzu (txinera tradizionalez: 楊朱/杨朱; pinyinez: Yáng Zhū; Wade–Giles: Yang Chu; K.a. 440– K.a. 360) txinatar filosofoa izan zen. Antzinako Txinako pentsalari indibidualista eta hedonista izan zen. Bizitzaren betetasuna (quansheng), nork bere premiak ase eta ahalik eta hobekien bizitzen saiatzea, da bere pentsamoldearen ardatza. Erabateko zoriona iristeko nork bere gorputza eta adimena zaindu eta horretan lehiatu behar du (yangsheng). Taoismoaren aitzindarietako bat izan zen. Haren idazlanak galdu egin ziren, baina zati batzuk gorde dira Liezi liburuan. Mentzio filosofoak egoista izatea egotzi zion, eta aurkari izan zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-1-4 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Txinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |