Yamaguchi parkea
Yamaguchi parkea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°40′W / 42.81°N 1.66°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1997 |
Inaugurazioa | 1996 |
Arkitektura | |
Yamaguchi parkea Nafarroako Iruñea hiriburuko parkerik garrantzitsuenetako bat da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena Iruñearekin senidetua dagoen Japoniako Yamaguchiko hiriaren omenez darama.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldea auzoan dago, Yamaguchi plazaren alboan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parkearen eraikuntza 1988an Iruñea eta Yamaguchi hiriaren arteko senidetzetik dator, XVI. mendea Frantzisko Xabierkoa Japoniaren ebanjelizazioan bertaraino iritsi baitzen.[1] 1997an japoniar paisaialariek diseinatu zuten eta ekialdeko estiloa da hainbat detailetan, gogoeta eta lasaitasunera gonbidatzen duen paisaia bat lortu zutelarik, lau urtaroei ere omendu nahi izan zitzaielarik.
Parkea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztira 85.000 metro karratu dauzka. Parkearen erdialdean urmael bat dago, eta albo batean Iruñeko planetarioa.
Bertan aurki daitezkeen japoniar estiloko eraikuntzen artean suhana (hondartza), azumaya (lakuaren gaineko etxola), yatsubashi eta ishibasi (zubiak), taki (ur-jauzia) edo geiserra daude.
Ondare nabarmena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parke honetan nahiz inguruan honako eraikin eta eskultura nabarmen hauek daude:
-
Belardiak
-
Urmaela
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iruñeko parkeak | ||
---|---|---|
Antoniutti parkea • Argaren Ibai Parkea • Biurdana parkea • Iruñeko zitadela |