Xistera
Itxura
Xistera, pilota jokoan erabiltzen diren saskien izen generikoa da, hala nola joko garbin, zesta-puntan (pilotaleku luzean zein ezker horma gabekoetan), errebotean eta beste zenbait modalitatetan.
Historian zehar aldaketak izan ditu. Joko garbiko xistera txikiagoa eta kurba leunagokoa da. Mauser izeneko xisterek, aldiz, konkor handiagoa eta gako forma hartu zuten, puntako jokoan erabiltzeko.
Erremonte jokoan erabiltzen den saskia ere xistera dela esan daiteke, baina hori ihiz egindakoa da, zumez egindakoak diren zesta-puntakoak ez bezala.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xistera |