Xerpa
Xerpa herria Xerpak | |
---|---|
Xerpa sendi bat. | |
Biztanleak guztira | |
180.000 inguru | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Nepal, Tibet, Bhutan eta India | |
Hizkuntza | |
Xerpera | |
Erlijioa | |
Budismoa, hinduismoa, kristautasuna eta Bön | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Xerpa herria edo xerpak[1] (tibeteraz ཤར་པ།, hots, "ekialdeko herria" edo "ekialdeko jendea", shar "ekialde" pa "herria" edo "jendea") Nepalgo eskualde menditsuetan bizi den etnia bat da, hain zuzen ere, Himalaiako goi mendietan. Jatorriz xerpak Tibeteko ekialdeko Kham eskualdean jatorria dute, 300-400. urte bitartean Nepalera emigratu baitzuten.
Usadioz, xerperaz mintzatzen dira. 2001eko Nepaleko erroldaren arabera, xerpa herria 154.622 lagunek osatzen zuten; halere, Nepaletik kanpora, batez ere Tibet eta Indiako iparraldean ere xerpa komunitateak daude. Haietako % 92,83 budistak dira; % 6,26, hinduistak; % 0,63 kristauak; eta % 0,20, Bön sinisdunak.
Mendizaletasuna eta alpinismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xerpak Himalaiako goi mendietan bizi direnez, garaiera handietara ederki egokituta daude, horregatik mendizaletasun nahiz alpinismoaren inguruko espedizioetan mendi gidari, zamaketari eta garraiolari izan ohi dira. Horrexen adibide nabari gisan, Tenzing Norgay (Edmund Hillaryrekin batera Everest mendira igo zena) eta Pasang Temba (Martin Zabaletarekin batera Everesteko gailurrera iritsi zena) aipatu behar dira.
XXI. mendean hasi dira emakumeak ere xerpa lanetan aritzen. Horren adibide da Dawa Yangzum Sherpa, UIAGM edo nazioarteko mendi gidarien titulua lortu zuen lehena eta Makalu zortzimilakoa igo duen lehen emakume nepaldarra.[2]
Ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarritan eta ohitura legez xerpak jaio diren asteko egunaren izenaz deitu ohi dira:
- Astelehena: Dawa
- Asteartea: Mingma
- Asteazkena: Lhakpa
- Osteguna: Phurbu
- Ostirala: Pasang
- Larunbata: Pemba
- Igandea: Nima
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Nepaldar xerpa bat zamarekin.
-
Xerpa neska zamalaria.
-
Dawa Yangzum Sherpa
Sherpa ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
- ↑ Arabaolaza, Andoni. (2020). «Emakume xerpen ahalduntzea Everest mendiaren magaletan» GARA (NAIZ) (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)Katmanduko xerpa komunitatearen webgunea
- (Ingelesez)"Loved by all: The story of Apa Sherpa" dokumentala.