Xantofila
Itxura
Xantofila landareetan (landareek sintetizatzen dituztelako) eta animalietan (animaliek landareak jaten dituztelako) oso ugari diren kolore hori, gorri edo arreko pigmentu fotosintetikoen saileko konposatuetako bakoitza da.
Egitura kimikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karotenoideen taldekoak dira, tetraterpenoak beraz, eta lipido izera dute. Formula kimiko hau dute xantofilek: C40H56O2. Landareen kloroplastoetan, kromoplastoetan eta olio-tantetan urturik izaten dira, eta, karotenoen eratorriak direnez, haiek bezala aldaketarik gabe igaro ohi dira landareetatik animalietara.
Xantofila motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xantofila ugari aurkitu dira naturan, hona hemen ezagunenak:
Xantofilak
Anteraxantina
Astaxantina
Biolaxantina
Fukoxantina
Kantaxantina
Kriptoxantina
Errodoxantina
Luteina
Neoxantina
Zeaxantina
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lipidoak | ||
---|---|---|
|