Edukira joan

Xabier Sánchez Erauskin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Sánchez Erauskin
Bizitza
JaiotzaGasteiz1935eko martxoaren 7a (89 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

Xabier Sánchez Erauskin (Gasteiz, Araba, 1935eko martxoaren 7a) kazetaria da.[1] 1950eko hamarkadan apaiz izan zen, Okinan (Araba). 1960ko hamarkadan, berriz, Ternuako (Kanada) uretan lan egin zuen, arrantzale. Gero, Kazetaritzako ikasketak eginda, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan Posible, Cuadernos para el diálogo eta Egin agerkarietan aritu zen lanean. Egin egunkariak Gasteizen izan zuen lehen delegazioburua izan zen, bai eta Punto y Hora aldizkariko zuzendaria ere.[2][3] HBko mahai nazionalean ere parte hartu zuen. Elkarri eta Herria 2000 Eliza elkarteetan ere lan egin du. Erretreta hartu aurreko azken urteetan, Kazetaritzako irakasle jardun zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.[2]

1983ko apirilaren 15ean, Xabier Sanchez Erauskin kazetariari 18 hilabeteko espetxe zigorra jarri zioten, Punto y Hora aldizkariko bi artikulurengatik. Xabier zen hedabidearen zuzendaria, eta aurretik zeukan urtebeteko zigorrari batu zitzaion Espainiako Erregea iraintzea egotzita beste sei hilabetekoa. Artikuluan Borboiak Gernikako Juntetxera egindako bisita zuen hizpide zezenketako hizkera erabiliz, tonu umoretsuan.[4][5] Franco hil ondorengo Espainiako trantsizioan, Sanchez Erauskin izan zen iritzi delitu bategatik kondenatua izan zen lehen profesionala.[2]

Argitaratutako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Sánchez Erauskin aipatzen duten liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Gaztelaniaz) Joxe Felix Azurmendi: Xabier Sánchez Erauskin. Vida de un rebelde con causas (Xabier Sánchez Erauskin. Kausak dituen errebelde baten bizitza).[19][20][21]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Xabier Sánchez Erauskin. .
  2. a b c Ramirez de la Piscina, Txema. «Xabier, libre beti -» Alea.eus 2024-11-16 (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
  3. Ramirez de la Piscina, Txema. (2023-11-13). «Sanchez Erauskin, lubakiko kazetaria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  4. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/xabier-sanchez-erauskin-kazetariari-18-hilabeteko-espetxe-zigorra-jarri-zioten-punto-y-hora-aldizkariko-bi-artikulurengatik
  5. Pello Zubiria, "Xabier Sanchez Erauskinekin elkarrizketa, Lubakiko kazetaria". (Larrun 105 - Argia, 2006ko abenduak 24).
  6. Euskadi: El último estado de excepción de Franco. .
  7. Gasteiz-Vitoria. De la huelga a la matanza. .
  8. Cuerpos Represivos, Disolución. .
  9. Txiki-Otaegi. El viento y las raices. .
  10. Que se vayan. .
  11. Que se vayan ya. .
  12. El delito de opinar. .
  13. La cuenta de los pasos. .
  14. El nudo corredizo. .
  15. Por Dios hacia el imperio. Neonacionalcatolicismo en las vascongadas del primer franquismo, 1936-1945. .
  16. José Bergamín. Escritos en Euskal Herria. .
  17. El nacional catolicismo en las vascongadas del primer franquismo. .
  18. José Bergamín. Angel rebelde. .
  19. (Gaztelaniaz) [email protected]. (2022-08-29). «Xabier Sánchez Erauskin. Vida de un rebelde con causas» Kazetariak (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  20. (Gaztelaniaz) Azurmendi, José Félix. (2022). Xabier Sánchez Erauskin. Vida de un rebelde con causa.. , 173 or. ISBN 9788412623260..
  21. «'Kazetaritzan konpromisoa mantentzen jakin behar da, profesionaltasuna galdu gabe'» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.