Xabi San Sebastian
Xabi San Sebastian | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1967 (56/57 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta gitarra-jotzailea |
Kidetza | Izotz (musika taldea) |
Genero artistikoa | rock |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
xabisansebastian.com |
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Xabier San Sebastian (argipena)»
Xabi San Sebastian (Donostia, Gipuzkoa, 1967 - ) euskal musikari eta abeslaria da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izotz taldean gitarra-jole eta kantari hasi zen eta ondoren Albokan aritu zen Joxan Goikoetxea eta Alan Griffinekin batera. Hauekin lau diskotan hartu zuen parte, Bi Beso Lur (1998), Lorius (2001), Lau Anaiak (2004) eta Lurra Ur Haize (2017).
Kepa Junkera, Alasdair Fraser, Natalie Haas, Suso Saiz, Oreka Tx, Juan Mari Beltran, Eliseo Parra, Joserra Senperena, Mercedes Peón, Niko Etxart, Harkaitz Cano edota Beñat Gaztelumendirekin elkarlanean aritu da besteak beste.
Bakarkako bideari 2004 urtean ekin zion, Orai diskoarekin eta ondoren beste lau disko etorri dira, azkena 2023an, Betazalak.
Zinemako film laburrentzat musika egiten ere aritu da eta Hitzetik Hortzera edota Euskal Kanturik Onena telebista saioetan abesten parte hartu du.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakarka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Orai (2004, NO-CD Rekords).
- Ospela (2008, Elkar).
- Erraiak (2012, Elkar).[1]
- Zuhaitzak ez du beldurrik (2017, Belarri).[2]
- Betazalak (2023, Belarri)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Erraiak. (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).
- ↑ Zuhaitzak ez du beldurrik. (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).