XI. Nazioarteko Brigada
XI. Nazioarteko Brigada | |
---|---|
Mota | mixed brigade (en) |
Sorrera | 1031UTCThu, 22 Oct 1936 :00:00 000010amOstegunaOsteguna0010k |
Sorrera lekua | La Roda |
Deuseztatzea | 1938ko azaroa |
Herrialdea | Espainiako Bigarren Errepublika |
Unitate nagusia | Nazioarteko Brigadak |
Mendeko unitateak | Garibaldi Battalion (en) |
Gerrak eta guduak | |
Espainiako Gerra Zibila |
XI. Nazioarteko Brigada —baita ere Thälmann edo Thaelmann Brigada gisa ezagututa— Nazioarteko Brigadenenetariko bat izan zen. Boluntario horiek Espainiako Bigarren Errepublikaren defentsan faxismoaren aurka aritu ziren Espainiako Gerra Zibilan. Izena Ernst Thälmann Alemaniako Alderdi Komunistaren burua izan zen liderraren omenez jarri zitzaion. Brigadaren boluntario gehienak alemanak eta austriarrak izan ziren. Brigada hau gerraren gudu garrantzitsuetan egon zen baina, zalantzarik gabe, ospetsuenak Madrilgo Hiri Unibertsitarioaren defentsan eta Guadalajaran, 1937an. 1938ko irailaren 22an Juan Negrín agintari kanpotarrak kentzeko agindua eman zuen eta brigada berrantolatu zen, Brigada Mista Espainiarra gisa. Hala ere, haren soldaduen artean, gerra bukatu arte, atzerritar asko gelditu ziren.
Egitura eta antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agintariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komandanteak:
Izena | Herria | Aldia | Oharrak |
---|---|---|---|
Jean-Marie François | Frantzia Frantzia | 1936ko urriaren 22tik - urriaren | Agintea Kléberri pasa zion |
Manfred Stern (General Kléber) | Alemania Alemania | 1936ko azaroaren 1etik 20ra | Kléber Dibisoaren agindura pasa zen |
Hans Kahle | Alemania Alemania | 1937ko azaroaren 20tik - 1937ko martxoaren 31 arte | 45 DI aginturitzara pasa zen |
Richard Staimer | Alemania Alemania | 1937ko martxoaren 31- abenduaren 31 arte | |
Heinrich Rau | Alemania Alemania | 1938ko urtarrilaren 1 - martxoa arte | |
Gustav Szinda | Alemania Alemania | 1938ko martxoa | Lehen ere brigadaren Estatu Nagusiaren Burua izan zen |
Ferenc Münnich (Otto Flatter) | Hungaria Hungría | 1938ko apirila - Abuztua | |
Ferdinand Kozovski (Petrov) | Bulgaria Bulgaria | 1938ko abuztua | |
Américo Brizuela Cuenca | Espainia Espainia | 1938ko urriatik - 1939ko urtarrilera arte |
Estatu Nagusiaren Buruak:
- Jean-Marie François (1936ko azaroaren 1-azaroaren 25)
- Ludwig Renn (1936ko azaroaren 27-1937ko ekaina) (1938ko apirila-1939ko otsailaren 9)
- Gustav Szinda (1937ko uztaila-iraila)
- Heinrich Rau (1937ko urritik-abenduaren 31 arte)—Ondoren brigadaren agindua hartu zuen.
Batailoien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brigadatik batailoi asko pasa ziren, batzutan beste brigadetatik joandakoak edo berriro berrantolatuak: [1]
- Parisko Komuna Batailoia (frantziarrak)
- Edgar André Batailoia (alemanak, espainiarrak)
- Garibaldi Batailoia (italiarrak eta suitzarrak)
- Dombrowski Batailoia (poloniarrak, ukrainiarrak eta espainiarrak)
- Asturias-Heredia Batailoia (espainiarrak)
- Thälmann Bataloia (alemanak, eskandinaviarrak, espainiarrak)
- Six Févrierko Batailoia (Otsailaren 6) (frantziar-belgikarrak)
- Otsailaren 12ko Batailoia (austriarrak eta espainiarrak)
- Dimitrov Batailoia (Balkandarrak)
- Abraham Lincoln Batailoia (estatubatuarrak eta kanadiarrak)
- Hans Beimler Batailoia (alemanak, herbeheretarrak, espainiarrak)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hugh Thomas, Apéndice III, 1035 or.