World Rugby Museum
World Rugby Museum | |
---|---|
Twickenham Stadium | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Richmond upon Thames |
Koordenatuak | 51°27′21″N 0°20′19″W / 51.4558°N 0.3386°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1982 |
Inaugurazioa | 1996 |
Jabea | Rugby Football Union (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Mather & Co (en) |
Azalera | 650 m² |
Zerbitzuak | |
Irekiera egunak | astearte Itxita: astelehen asteazken ostegun ostiral larunbat igande |
Kontaktua | |
Helbidea | Whitton Road, Twickenham TW2 7BA |
E-posta | mailto:[email protected] |
Webgune ofiziala | |
World Rugby Museum (euskaraz: «Munduko Errugbiaren Museoa») Londresko Twickenham estadioan kokaturik dagoen museoa da. Bertan errugbiari loturiko 37.000 elementutik gora dago ikusgai.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996. urtean ireki zituen ateak Londres mendebaldeko Richmond upon Thames udalerrian The Museum of Rugby izenarekin. 2007an gaur egungo izena eman zioten eta hainbat berriztatze lanen ondoren berriz ireki zen 2018ko otsailean[1].
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu guztiko errugbiari loturiko 25.000 objetu, 7.000 artxibo eta 7.000-8.000 argazki ditu[2]. Rugby Football Union (RFU) bilduma, Harry Langtonen bilduma eta RFU artxiboa biltzen ditu.
Elementu izarrak honako hauek dira:
- Calcutta Cup jatorrizkoa[3]
- 2003ko Munduko Txapelketako Kopa
- 1871. urteko Ingalaterrako selekzioko elastikoa eta kapela
- 1888. urteko Anglo-Australiar birako elastikoa eta kapela
Errugbi artxiboak kirolhonen inguruko liburuak, partida-programak, aktak eta kluben historiak biltzen ditu. Aipagarrienak honako hauek dira:
- RFU-ren aktak (1871-1949)
- Twickenham estadioaren eskriturak (1907)
- British and Irish Lions taldearen 1891eko Hegoafrikako bira
- Rugby eskolan idatzitako jatorrizko "Football arauak"
- RFU-k 1871ean "Proposaturiko Joko Arauak"
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erakusketa ibiltariak ere izaten ditu museoak. Aipagarrienak honako hauek izan dira:
- HQ at 100, One Century Hundreds of Moments[2]
- More Than A Tour, the 1905 All-Blacks
- Core Values: The Life and Work of Gerald Laing
- England 2010, the Women's Rugby World Cup
- Lest We Forget: Rugby and the First World War
- Brave Blossoms: The History of Rugby in Japan.
Informazio praktikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Helbidea: Twickenham Stadium, Whitton Rd, Twickenham TW2 7BA
- Museoaren ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00-17:00 igandeetan 11:00-17:00
- Metro geltokia: Richmond station
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «World Rugby Museum - Places to visit - What To Do With The Kids» www.whattodowiththekids.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
- ↑ a b «Vision Sports Publishing (VSP)» www.visionsp.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
- ↑ (Ingelesez) «The History of the Calcutta Cup» Historic UK (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).