Wladimir Belli
Wladimir Belli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sorengo, 1970eko uztailaren 25a (54 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
UAE Team Emirates | 1992-1996 |
Liquigas–Pata (en) | 1997-1997 |
Festina | 1998-1999 |
Fassa Bortolo | 2000-2002 |
UAE Team Emirates | 2003-2004 |
Domina Vacanze-De Nardi | 2005-2005 |
Androni Giocattoli-Sidermec | 2006-2007 |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 64 kilogramo |
Altuera | 173 zentimetro |
Wladimir Belli (Sorengo, 1970eko uztailaren 25a) italiar txirrindulari ohia da. Hiru aldiz izan zen lehenengo hamarren artean Italiako Giroan, eta behin Frantziako Tourrean.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990ean Baby Giroa irabazi zuen (Italiako Giroa 23 urtez azpiko txirrindulari amateurrentzat).
Garaipen handirik lortu ez bazuen ere, emaitza onak lortu zituen etapakako proba laburretan, hala nola Portugalgo Itzulian (1997an 2.a eta 1998an 3.a), Suitzako Itzulian (1998, 2000 eta 2001ean 3.a), Euskal Herriko Itzulian (1999an 2.a), Romandiako Tourrean (1999 eta 2001ean 3.a), Dauphine Liberen (1999an 3.a), Setmana Catalanan (1999an 3.a) edo Kataluniako Voltan (1994an 4.a).
Egun bakarreko laterketetan emaitza on batzuk lortu zituen, besteak beste 1994ko Milan-Turinen, 2000ko Liège-Bastogne-Liègen eta 2001eko Donostia Klasikoan 4. postuan sailkatu zen.
Frantziako Tourran, bere emaitzarik onena 1999ko 9. postua izan zen. Italiako Giroan, bere lasterketa gogokoena, emaitzarik onena, 1997an lortutako 6. postua izan zen. 1993an 2. izan zen gazteen sailkapenean, eta 2000n eta 2001ean 2. izan zen bi etapatan.
2001eko Italiako Giroan kanporatua izan 14. etapan, ikusle bat kolpatu ondoren. Ikusle hori liderraren iloba zen, Gilberto Simonirena hain zuzen (Giro hori irabaziko zuena). Une horretan, Belli 3.a zen sailkapen nagusian.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990
1993
1994
- Settimana Ciclistica Bergamasca eta 3 etapa
- 3. Gran Premio Industria e Commercio di Praton
- 4. Kataluniako Voltan
- 4. Milan-Turinen
1995
1996
1997
- 2. Melinda garaikurran
- 2. Portugalgo Itzulian eta etapa bat.
- 6. Italiako Giroan
- 9. Lombardiako Giroan
1998
- 3. Portugalgo Itzulian eta etapa bat.
- 3. Suitzako Itzulian
- 10. Euskal Herriko Itzulian
1999
- Midi Libreko etapa bat.
- 2. Levanteko Itzulian
- 2. Euskal Herriko Itzulian
- 3. Mediterraneoko Tourean
- 3. Setmana Catalanan
- 3. Romandiako Tourrean
- 3. Dauphine Liberen
- 8. Paris-Nizan
- 9. Frantziako Tourrean
2000
- 3. Suitzako Itzulian eta etapa bat.
- Camaioreko Sari Nagusia.
- 2. Settimana Coppi e Bartalin
- 4. Liège-Bastogne-Liègen
- 7. Italiako Giroan
- 7. Lombardiako Giroan
- 10. Romandiako Tourrean
2001
2003
2004
- Langkawiko Tourreko etapa 1 (taldekako erlojupekoa)
- 7. Italiako Giroan
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzuli Handia | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | 13. | 12. | UT | 36. | 6. | 25. | — | 7. | DSK[1] | UT | 11. | 7. | 24. | UT | — | |
Frantziako Tourra[2] | — | — | — | UT | 68. | — | — | 9. | — | 24. | 45. | — | — | — | — | — | |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | UT | — | UT | 12. | — | — | UT | — | — | — | — |
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
DSK: kanporatua
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wladimir Belli - ProCyclingStats