Edukira joan

William Makepeace Thackeray

Wikipedia, Entziklopedia askea
William Makepeace Thackeray

Bizitza
JaiotzaKalkuta1811ko uztailaren 18a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres1863ko abenduaren 24a (52 urte)
Hobiratze lekuaKensal Greengo hilerria
Familia
AitaRichmond Thackeray
AmaAnne Becher
Ezkontidea(k)Isabella Gethen Creagh Shawe (en) Itzuli  (1837 -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaTrinity College
Charterhouse eskola
Cambridgeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea eta prosalaria
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Michael Angelo Titmarsh, George Fitz-Boodle eta Ikey Solomons
Genero artistikoasatira
saiakera
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

IMDB: nm0856842 Allocine: 89975 Allmovie: p311206 IBDB: 11191
Musicbrainz: fdc6ce57-6a40-4721-8c71-abb9e10f78eb Discogs: 980527 IMSLP: Category:Thackeray,_William_Makepeace Allmusic: mn0001650672 Find a Grave: 1933 Edit the value on Wikidata

William Makepeace Thackeray (Alipur, Kalkuta, India, 1811ko uztailaren 18a - Londres, Ingalaterra, 1864ko abenduaren 24a) ingeles kazetaria eta eleberrigilea izan zen.

Funtzionario baten semea zen eta aita hil zenean Ingalaterrara abiatu zen ikasketak egitera. Barry Lindon (1852) eleberria eta The Book of Snobs (1848, Snoben liburua) saiakera-bilduma izan ziren egilearen lehen lanak. 1847. urtetik aurrera Vanity Fair (Harrokeriaren azoka), ohitura eleberri handia, argitaratzen hasi zen, gizartearen satira eta ikasgai moralak uztartzen zituena.

Ondorengo urteetan hitzaldi ugari eman zituen Ingalaterran eta Estatu Batuetan, eta kritikari bikain gisa agertu zen The English Humourists of the Eighteenth Century (1853, XVIII. mendeko umoregile ingelesak) izenburua zuten hitzaldi sailetan. Kontakizun-liburuei dagokienez, alegiazko liburuak, liburu komikoak eta lan historikoak idatzi zituen: Rebecca and Rowenna (1850), The History of Pendennis (1849-1850, Pendennis-en historia), The History of Henry Esmond (1852, Henry Esmond-en historia) eta The Virginians (1858-1859, Virginiatarrak).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Makepeace Thackeray Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]