William Holman Hunt
William Holman Hunt | |
---|---|
William Holman Hunten burupotreta (1867) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1827ko apirilaren 2a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1910eko irailaren 7a (83 urte) |
Hobiratze lekua | San Paulo katedrala |
Familia | |
Aita | William Hunt |
Ama | Sarah Holman |
Ezkontidea(k) | Fanny Waugh (en) (1865 - Edith Holman Hunt (en) (1875 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Academy of Arts |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, autobiografialaria, akuafortista, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta ilustratzailea |
Lantokia(k) | Kairo Jerusalem Nazaret Tel Aviv Beirut Damasko Istanbul eta Londres |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Prerrafaelismo |
Mugimendua | Prerrafaelismoa sinbolismoa |
Genero artistikoa | margolaritza erlijiosoa erretratua |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
William Holman Hunt (Cheapside, Londres, 1827ko apirilaren 2a - Kensington, Londres , 1910eko irailaren 7a) margolari ingelesa eta Anaidi prerrafaelitaren sortzailetako bat izan zen.
Prerrafaelisten artean izadiaren aldezle sutsuenetakoa izan zen. Bere koadro askotan errealismoa xehetasunez erakusten duten paisajeak erabili zituen hondo gisa. Argitasuna eta xehetasunen erreprodukzio zehatza dira, hain zuzen ere, bere margolanen ezaugarri berezienak. Erlijio gaietako obretan eta xede moralizatzailea dutenetan, alegoria tankera hartzen du egiaren aldeko grina sutsu horrek.
Joera horri jarraituz margotu zituen, besteak beste, Munduaren argia (The Light of the World, 1853-54, Keble College, Oxford), Kontzientziaren iratzartzea (The Awakening Conscience, 1853, Tate Britain, Londres), egilearen beraren hitzetan "errealismo sinbolikoaren" eredua, eta Heriotzaren itzala (The Shadow of Death, 1870-73, Leeds Art Gallery, Leeds). Gainerako prerrafaelistak bezala, gai literarioak (Isabel eta albahaca edalontzia, 1867) eta eguneroko bizitzako eszenak (Ontzia, 1875, Tate Gallery, Londres) erabili zituen, batez ere, bere koadroetan.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
The Awakening Conscience, 1853, Tate Britain, Londres.
-
Isabella and the Pot of Basil, 1867, Laing Art Gallery, Newcastle upon Tyne.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Holman Hunt |