Wikipedia:Urteurrenak/Abuztua
Abuztua 1
- 1492 - Errege-erregina Katolikoek, Isabel eta Fernandok, juduak kanporatu zituzten Espainiatik.
- 1589 - Henrike III.a Nafarroakoa, gerora Henrike IV.a Frantziakoa izango zena, Frantziako errege koroatu zuten (irudian).
- 1834 - Esklabotza ezeztatu zen Britainiar Inperio osoan.
- 1944 - Anne Frankek azken egunekoa idatzi zuen egunkarian.
- 1973 - Edurne Pasaban alpinista jaio zen Tolosan.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 2
- K. a. 216 - Hanibal jeneral kartagotarrak Erromako armada garaitu zuen Cannaeko guduan.
- 1708 - Sebastian Mendiburu euskal idazlea (irudian) jaio zen Oiartzunen (h. 1782).
- 1839 - Martin Gibbeau olerkaria jaio zen Urruñan.
- 1985 - Abortuaren legea onartu zen Espainian.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 3
- 1492 - Kristobal Kolon (irudian) Palos de la Fronterako portutik irten zen. Egun berean, Errege-erregina Katolikoek juduak kanporatu zituzten Espainiatik.
- 1905 - Estepan Urkiaga Lauaxeta jaio zen Laukizen (Bizkaia).
- 1914 - Julio Cortazar idazlea jaio zen, Bruselan.
- 1934 - Adolf Hitler alemaniako liderra (Führer) bihurtu zen presidente eta kantzelari tituluak batuz.
- 1942 - Richard Willstätter kimikari alemaniarra, 1915 urteko nobel sariduna, hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 4
- 1449 - Arabako minoiak sortu ziren gaizkileei aurre egiteko.
- 1693 - Dom Perignonek xanpaina asmatu zuen.
- 1929 - Yasser Arafat (irudian), Palestinako politikaria jaio zen (h. 2004).
- 1976 - Legionelosia izeneko gaixotasunaren lehenengo epidemiak 29 pertsona hil zuen, Philadelphian ospatutako "Ameriketako Legioa"ren bilera baten ostean.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 5
- 1962 - Nelson Mandela espetxeratu zuten. Ez zuten askatu 1990 arte.
- 1962 - Marilyn Monroe aktore estatubatuarra (irudian) hil zen (j. 1926).
- 1968 - Diktadura frankistak salbuespen egoera ezarri zuen Gipuzkoan hiru hilabetez.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 6
- 1792 - Marseillako 600 errepublikazalek desfilea egin zuten Parisen abesti berri bat kantatzen, gerora Frantziako ereserki nazionala bihurtuko zena: Marseillesa.
- 1945 - Enola Gay AEBetako aire armadaren B-29 hegazkinak Little Boy izeneko bonba nuklearra (irudian) jaurti zuen Hiroshiman, Japonian, unean 80.000 hildako eraginez.
- 2005 - Mikel Garmendia euskal aktorea hil zen (j. 1945).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 7
- 1592 - Arnaut Oihenart euskal poeta, legegizon, historialari eta politikaria jaio zen Maulen (h. 1667)
- 1752 - Justo Antonio Olagibel arkitekto neoklasikoa jaio zen Gasteizen (h. 1818).
- 1947 - Thor Heyerdahl norvegiarrak gidatutako espedizioak 101 egunetan Ozeano Barea zeharkatu zuen Kon-Tiki ontzian (irudian).
- 1998 - Ameriketako Estatu Batuetako Kenia eta Tanzaniako enbaxaden aurka eginiko atentatuetan 210 hildako eta 4.500 zauritu izan ziren, uztez Al Qaedak burutuak.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 8
- 1879 - Emiliano Zapata iraultzaile mexikarra jaio zen (h. 1919).
- 1929 - LZ 127 Graf Zeppelin aireontzi alemaniarrak (irudian) mundua inguratzeko hegaldia hasi zuen.
- 1967 - Indonesia, Malaysia, Filipinak, Singapur eta Thailandiako gobernuek Asia Hego-ekialdeko Nazioen Elkartea (ASEAN) sortu zuten.
- 1991 - Varsoviako irrati masta, inoiz eraiki den egitura garaiena, erori egin zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 9
- 1173 - Pisan ezkila-dorre erromanikoa eraikitzen hasi ziren, gerora Pisako Dorre Okerra (irudian) izango zena.
- 1942 - Mohandas Gandhi lider indiarra britainiar indarrek atxilotu zuten Bombayn, Quit India mugimendua eraginez.
- 1945 - Bockscar AEBetako aire armadaren hegazkinak Fat Man izeneko bonba nuklearra jaurti zuen Nagasakin, Japonian, hiria guztiz suntsituz eta 80.000 hildako utziz.
- 1961 - Orixe euskal idazlea hil zen (j. 1888).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 10
- 1519 - Fernando Magallaesek gidatutako bost itsasontzi Sevillatik irten ziren munduari bira emateko (irudian bidaiaren ibilbidea).
- 1809 - Egun Ekuadorreko hiriburua den Quitok Espainiatik independentzia aldarrikatu zuen.
- 1941 - Bilboko Nazioarteko Erakustazoka inauguratu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 11
- 1801 - Felix Maria Samaniego gaztelaniazko euskal idazlea (irudian) hil zen Guardian.
- 1936 - Euskal Pizkundearen bihotza zen Tolosa udalerrian frankistek euskarazko liburuak Gipuzkoa plazan pilatu eta su eman zieten.
- 1952 - Hussein Jordaniako errege izendatu zuten.
- 1960 - Txadek independentzia aldarrikatu zuen.
- 1998 - Donostiako zezen plaza berria inauguratu zen Ilunben.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 12
- 1833 - Chicago fundatu zuten.
- 1912 - 141 arrantzale hil ziren Bermeotik gertuko uretan bat-bateko enbata batek harrapatuta.
- 1924 - Xabier Gereño euskal idazlea jaio zen.
- 1981 - IBMk PCa (Personal Computer, Ordenagailu Pertsonala) merkaturatu zuen (irudian).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 13
- 1521 - Setio luze baten ondoren, Tlatoani Cuauhtemoc buruzagi azteka eta Tenochtitlan azteken hiriburua Hernan Cortesen eskuetan erori ziren.
- 1926 - Fidel Castro, Kubako buruzagia eta iraultzailea, jaio zen.
- 1961 - Berlingo harresia (irudian) eraikitzen hasi ziren.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 14
- 1860 - Txirrita, garai guztietako bertsolaririk ezagunenetakoa, jaio zen (h. 1936).
- 1945 - Bigarren Mundu Gerra: Japonia errenditu egin zen, sobietarrek Mantxuria inbaditu eta estatubatuarrek Hiroshima eta Nagasaki bonba atomikoz suntsitu ondoren (irudian, Hiroshima).
- 1988 - Enzo Ferrari auto fabrikatzaile italiarra hil zen (j. 1898).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 15
- 778 - Orreagako gudua gertatu zen (irudian) eta bertan euskaldunek Errolan hil omen zuten.
- 1769 - Napoleon Bonaparte frantziar buruzagia jaio zen (h. 1821).
- 1898 - Ander Arzelus Luzear euskal idazlea jaio zen Donostian (h. 1949).
- 1914 - Panamako kanala ireki zen eta Ancon lurrunontzia izan zen igaro zen lehena.
- 1945 - Hirohito enperadorea errenditu egin zen, Bigarren Mundu Gerra amaituz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 16
- 1773 - Klemente XIV.ak Jesusen Lagundia desegin zuen mundu osoan (irudian, jesuiten zigilua).
- 1968 - 40 apaizek Bilboko gotzaintza okupatzen dute diktadura frankistak elizgizonak atxilotzearen aurkako protesta gisa.
- 1977 - Elvis Presley estatubatuar abeslaria hil zen (j. 1935).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 17
- 1952 - Nelson Piquet (irudian), 1 formulako pilotu brasildarra jaio zen.
- 1908 - Lehen aldiz marrazki bizidunetako film bat eman zuten.
- 1945 - Indonesiak independentzia lortu zuen.
- 1969 - Woodstockeko jaialdian (New York) 400.000 pertsona bildu ziren.
- 1979 - Jokin Zaitegi idazle euskalduna hil zen, 1977an, euskaltzain ohorezko izendatua.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 18
- 1201 - Riga hiria fundatu zen.
- 1227 - Gengis Khan (irudian), mongoliar inperioaren sortzailea hil zen.
- 1834 - Arantzazuko baselizari su eman zioten, eta erabat suntsitu zuten.
- 1845 - Juan Ignazio Iztueta idazle gipuzkoarra hil zen (j. 1767).
- 1936 - Robert Redford estatubatuar aktore eta zine zuzendaria jaio zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 19
- 14 - Zesar Augusto Erromako lehen enperadorea hil zen.
- 1936 - Federico Garcia Lorca idazlea fusilatu zuten.
- 1966 - Lurrikara izan eta 25.000 lagun hil ziren Turkian.
- 1977 - Groucho Marx aktorea hil zen.
- 2002 - Eduardo Chillida (irudian), eskultore donostiarra, hil zen (j. 1924).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 20
- 1572 - Migel Lopez Legazpikoa (irudian) konkistatzaile gipuzkoarra hil zen (j. 1502).
- 1915 - Koldo Mitxelena euskal idazle, filologo eta euskaltzain osoa jaio zen, Errenterian (h. 1987).
- 1920 - AEBetan irratiz eman zituzten lehen aldiz albisteak.
- 1968 - Sobietar Batasuneko tropak eta 5000 gerra-gurdi inguru Txekoslovakian sartu ziren, Pragako Udaberria izeneko irekitze politikoko garaia bat-batean amaiaraziz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 21
- 1876 - Ildefons Cerda ingeniari katalana eta hirigintza modernoaren aitzindarietako bat hil zen (j. 1815).
- 1911 - Mona Lisa edo Gioconda margolana (irudian), Leonardo da Vinciren olio pintura, Louvre museotik lapurtu zuten Parisen. Bi urte geroago aurkitu zuten Florentzian.
- 1945 - Stalingradeko bataila hasi zen Alemania eta Sobietar Batasunaren artean.
- 1960 - Ernest Hemingwayk eta Anjel Goenagak hitzarmena sinatu zuten Donostiako Maria Cristina hotelean, Agurea eta itsasoa euskaraz argitaratzeko egile eskubiderik ordaindu gabe.
- 1986 - Nyos lakuko erupzio limniko batek inguruko herrixketako 1.800 lagun eta 3.500 etxabere hil zituen Kamerunen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 22
- 1777 – Juan Antonio Mogel euskal idazle eta apaizak Inkisizioaren epaimahai aurrean agertu behar izan zuen Logroñon.
- 1791 – Esklaboen matxinada piztu zen Saint-Domingue kolonia frantziarrean, Haitiko Iraultza hasiz (irudian).
- 1916 – Jose Antonio Loidi idazlea jaio zen, euskarazko lehen polizia eleberria idatzi zuena (h. 1999).
- 1922 – Irlandako Armadaren komandante buru zen Michael Collins hil zuten segada batean Cork konderriko Béal na mBláth herrixkan.
- 2004 – Garrasia eta Madonna, Edvard Munch norvegiarraren bi margolan, lapurtu zituzten egunez Osloko museotik.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 23
- 686 – Karlos Martel buruzagi frankoa jaio zen, Karlomagnoren aitona izango zena (h. 741).
- 1839 – Qing dinastiaren aurkako gerra prestatzen, gerora Lehen Opio Gerra izango zena, Britainia Handiaren armadak Hong Kong itsas portua bereganatu zuen.
- 1927 – Epaiketa eztabaidagarri baten ondoren eta mundu osoan protestak egin arren, Sacco eta Vanzetti (irudian) italiar jatorriko anarkista estatubatuarrak exekutatu zituzten aulki elektriko bidez Massachusetts estatuan, hilketa eta lapurreta leporatuz.
- 1973 – Augusto Pinochet Txileko Armadako komandante-buru izendatu zuen Txileko presidente Salvador Allendek.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 24
- 79 - Vesuvio sumendia piztu zen eta errautsez estali zuen Ponpeia hiri erromatarra.
- 1572 - San Bartolome eguneko sarraskia: 3.000 higanot baino gehiago hil zituzten Parisen.
- 1932 - Xabier Arzalluz politikaria jaio zen, EAJren EBBko lehendakari ohia.
- 1991 - Ukrainak independentzia aldarrikatu zuen, Mikhail Gorbatxevek kargua utzi zuen egun berean.
- 2006 - Nazioarteko Astronomia Elkarteak erabaki zuen eguzki sistemak (irudian) 8 planeta dituela, Pluton planeta nanotzat hartuta.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 25
- 1530 - Ivan IV.a Errusiakoa Izugarria Tsara jaio zen (h. 1584).
- 1721 - Gipuzkoak Gaztelarekin bat egin zuen.
- 1984 - Truman Capote AEBetako idazlea hil zen (j. 1924).
- 1989 - Voyager 2 espazio zunda Neptunora iritsi zen, hamabi urtez espazioan ibili ondoren.
- 1900 - Friedrich Nietzsche (irudian) idazle eta filosofo prusiarra hil zen (j. 1844).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 26
- 1890 - Hiltzera zigortutako preso bat aulki elektrikoa erabiliz hil zuten lehenengo aldiz, New Yorken.
- 1936 - British Broadcasting Corporationen (BBC) lehen emanaldia egin zuen telebista bidez.
- 1937 - Laredon eta Santoñan (Kantabria) eusko gudariek azkena eman zioten beren borrokari.
- 1983 - Euskal Herrian izandako uholderik handienetarikoa gertatu zen (irudian).
- 1984 - Luis Egia idazle eta itzultzailea hil zen, Tolosan (j. 1917).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 27
- K. a. 55 - Julio Zesar erromatarra Britainiara heldu zen lehen aldiz.
- 1883 - Lau eztanda erraldoiek, Krakatoa sumendiaren erupzioak sortuak (irudian), hondamenezko tsunamiak sortu eta hainbat herri suntsitu zituzten Java eta Sumatra uharteetan Indonesian.
- 1893 - Sagasta Donostian izan zen eta Gernikako Arbola abestea debekatu zuten. Istiluen ondorioz hiru lagun hil ziren.
- 1949 - Ander Arzelus Luzear euskal idazle eta kazetaria hil zen, Baionan (j. 1898).
- 1963 - Seber Altube idazle eta filologoa hil zen, Gernikan (j. 1879).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 28
- 1521 - Turkiarrek garaiko Bulgariako hiriburua zen Belgrad okupatu zuten.
- 1749 - Johann Wolfgang von Goethe (irudian) idazle alemaniarra jaio zen (h. 1832).
- 1828 - Leo Tolstoi idazle errusiarra jaio zen (h. 1910).
- 1849 - Hilabete bateko sitiatzearen ostean, Venezia, bere burua independente aldarrikatu zuena, Austriarekin batu zen.
- 1916 - Lehen Mundu Gerra: Alemaniak gerra deklaratu zion Errumaniari eta Italiak Alemaniari.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 29
- 1533 – Espainiar konkistatzaileek Atahualpa enperadore inka exekutatu zuten Cajamarca herrian, garrotea erabiliz.
- 1831 – Michael Faraday ingelesak dinamoa asmatu zuen.
- 1958 – Michael Jackson abeslari estatubatuarra jaio zen.
- 1915 – Ingrid Bergman aktorea (irudian) jaio zen, Stockholmen eta 1982ko egun berean hil zen.
- 2005 – Katrina urakanak sekulako hondamendia eragin zuen New Orleansen, hiriaren �a ur azpian utziz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 30
- 1797 - Mary Shelley idazle ingelesa jaio zen, Frankensteinen sortzailea (h. 1851).
- 1871 - Ernest Rutherford fisikaria jaio zen (h. 1937).
- 1874 - Erresuma Batuan gehienez 10 orduko laneguna ezarri zuten, baita 9 urtetik beherakoek lanik ez egitea ere.
- 1902 - Pelée sumendiko isuri piroklastikoak (irudian) 1.300 lagun hil zituen Morne Rouge herrian, Martinikan.
- 1956 - Jose Gontzalo Zulaika Aita Donostia musikagile, ikertzaile eta euskaltzain urgazlea zendu zen (j. 1886).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Abuztua 31
- 1813 - Wellington jeneralaren aginduetara, ingelesek eta portugaldarrek Donostia erre zuten hiri okupatua zuten frantziarrak kanporatu nahian.
- 1831 - Ramon Artola euskal idazlea jaio zen Tolosan (h. 1906).
- 1839 - Bergarako besarkadaren bidez, Lehen Gerra Karlistari amaiera eman zitzaion.
- 1972 - Bobby Fischer munduko xake txapeldun (irudian) bihurtu zen Boris Spassky sobietarraren aurka egin eta gero.
- 2003 - Mario Onaindia PSE-EEko Arabako presidentea hil zen Gasteizen (j. 1948).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia