Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2019ko otsaila

Wikipedia, Entziklopedia askea

Intercultur 2019

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Otsailaren 1etik 28ra bitarte "Intercultur" ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Helburua Wikipedia bat duten iberiar penintsulako hamar hizkuntza ezberdinetako gai kulturalak itzultzea da. Proposaturiko artikuluak hemen aurki daitezke. Informazio gehiagorako, hala nola parte hartze arauak irakurtzeko, bisita ezazu Metan dagoen orrialde nagusia. --Rubén Ojeda (WMES) (eztabaida) 20:45, 3 otsaila 2019 (UTC)

Biblia euskaraz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Xabier Armendaritzek egindako kudeaketari esker, Wikitekan Biblia euskaraz jartzeko aukera dugu, libre. Edukia biblija.net webgunean dagoen berbera da, eta pixkanaka ari naiz kopiatzen, pegatzen eta maketatzen. Lagundu nahi duenak, Wikitekatik pasa dadila. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:10, 10 otsaila 2019 (UTC)

Testudun irudiak euskaratzeko ikastarorik?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo, jende! E-postaz ere bidali du mezu bat, baina erantzun bakarra egon da eta, horregatik, gaia hona ere ekartzea erabaki dut. Galdetu nahi nuen ea ba ote dagoen norbait gure artean (edo hemendik hurbil) ondo dakienik nola euskaratu wikicommonsen dauden testudun irudiak; eta, baiezkoan, ea posible litzatekeen irakas-saiotxo bat antolatzea. Txikipediaren kasuan behintzat, oso ondo legoke testuak gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez jarri behar ez izatea beti. Eta Wikipedian ere, makinatxo bat daukagu ingeles hutsez. --Koldo Biguri (eztabaida) 18:28, 12 otsaila 2019 (UTC)

Gabon, aitor dezadan, gutxi batzuk euskaratu ditut azken aldian, eta kategoria hornitu, hemen, baina "artisau lana" izan dira erabat, gehienetan Windowseko Paint aplikazioa erabiliz; beraz, testu kaxak eta xinple xinple. Bai, ondo legoke horrelako ekimen bat. Iñaki LL (eztabaida) 20:36, 12 otsaila 2019 (UTC)

Talk to us about talking

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trizek (WMF) 15:01, 21 otsaila 2019 (UTC)