Edukira joan

Wiimote

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wiimote
product model
Honen azpiklaseajoko-kontrolagailu, motion controller Aldatu
Honen parte daWii Aldatu
Sorrera data19 azaroa 2006 Aldatu
IzenburuaWiiリモコン Aldatu
HerrialdeaJaponia Aldatu
AurrekoaNintendo GameCube controller Aldatu
OndorengoaWii Remote Plus Aldatu
SortzaileaNintendo Aldatu
Argitaratze-data2 abendua 2006 Aldatu
FabrikatzaileaNintendo Aldatu
Webgune ofizialahttp://wii.nintendo.com/controller.jsp Aldatu
Compatible withWii Aldatu

Wiimote edo bere izen ofizialez Wii Remote, Nintendo-ren Wii bideokontsolaren kontrol metodo nagusia da. Haren abilitate nagusien artean, mugimendu kontrol eta kurtsore kontrola daude, erabiltzaileari pantailan dauden irudiekin fisikoki interaktutatu ahal izateko. Kontrol horietarako erabiltzen dituen azelerometroa eta sentsore optikoaz gain, D-Pad bat, A, B, 1, 2, , -, eta etxe-menu botoiak ere ditu jokoetako ekintzak gauzatzeko. Erabiltzaileentzako informazio gehigarria emateko, 4 LED daude, jokalari zenbakia jakiteko, bozgorailu bat eta bibrazio motore bat.

Wiimoteak funtzionatu daitezen, 2 AA motatako pilak erabiltzen ditu. Lehen aldiz erabiltzean, kontsolara konektatu behar da SYNC botoi berezien bidez. Hauetariko bana kontsolan eta mandoan aurkitu daitezke.

Wiimote-ak Wii, Wii Mini eta WiiU bideokontsolekin erabili daitezke, WiiU-aren kasuan soilik erabili daitezke Wii bideojokoekin edo jokalari-antizeko pantaila partekatuko bideojokoetan.

Kontrol metodo gehiago gehitzeko posibilitatea badago, behekaldean dagoen konektorearen bidez. Mugimenduen norabide zehatzak detektatu ditzakeen Wii Motion Plus giroskopio gehigarria eta Nunchuk joystick gehigarria dira hauen artean nagusiak.

Gehigarri funtzionaletaz gain, erosotasuna laguntzen duten gehigarriak ere badaude, adibidez Wii Wheel izeneko bolante itxurako karkasa eta Wii Zappe", sasi su-arma itxurako karkasa eta babeserako silikonazko karkasak edo jakak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]