Wifredo Bilotsua
Itxura
Wifredo Bilotsua —katalanez: Guifré el Pilós— (840 inguru – 897ko abuztuaren 11) Urgel-Cerdanyako kondea, Bartzelona eta Gironako, eta Ausonako kondea eta markesa izan zen. Pirinioetako eta kostako bere mendeko lurretan jendea finkatzea lortu zuen luberriak luberrigileei emanez. Frankoen erregearen kontra matxinatu zen Bernardo Gotiakoaren kontrako garaipena lortu zuen Wifredok bere anaien laguntzarekin. Lan harengatik Luis II.ak Bartzelona eta Girona eman zizkion. Musulmanen kontrako gerra hasi zuen eta haien kontrako gudu batean hil zen.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-1-17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wifredo Bilotsua |
Artikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |