Westmeath konderria
Westmeath konderria | |||
---|---|---|---|
Irlandako Errepublika | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika | ||
Province of Ireland | Leinster | ||
ISO 3166-2 | IE-WH | ||
Hiriburua | Mullingar | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°30′N 7°30′W / 53.5°N 7.5°W | ||
Azalera | [convert: invalid number] km² | ||
Mugakideak | Meatheko konderria, Offalyko konderria, Roscommoneko konderria, Longfordeko konderria eta Cavan konderria | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 88.396 (2016) | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Matrikula | WH |
Westmeath konderria (gaeleraz Contae na hIarmhí) Irlandako erdialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 1.764 km2-ko azalera dauka eta 86.164 biztanle ditu (2011). Mullingar/An Muileann gCearr da hiriburua eta hiri nagusia.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlandaren erdialdeko eskualdean kokaturik dago eta bertan izan zen Meatheko Erresumaren mendebaldea hartzen du. Meath hitzak "erdikoa" esan nahi du. Erresuma horrek Meatheko konderria ere hartzen zuen, baita inguruko konderrietako lur ugari ere.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Natura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eremu laua da, punturik altuena Knockeyon da eta 214 metrotako altuera baino ez du. Laku ugari daude konderrian, Lough Derravaragh, Lough Ennell, Lough Cassidy, Lough Lene, Lough Hogg, Lough Owel, Lough Coffey eta Lough Ree dira aipagarrienak.
Hiriak eta herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mullingar/An Muileann gCearr (20.103 biztanle), hiriburua
- Athlone/An Baile Átha Luain (15.558) Westmeath eta Roscommoneko konderrien artean
- Moate/An Móta (3.046)
- Castlepollard/Baile na gCros or Cionn Toirc (1.107)
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritzan oinarrituriko ekonomia dauka, eta dagoen industriaren gehiengoa elikagaien inguruan antolatzen da, batez ere tabakoa eta whiskya.
Abeltzaintzak ere badu indarrik, batez ere behien hazkuntza eta salerosketak, izan ere historikoki merkatal herriak izan baitira konderri honetan. Garrantzitsuena Athlone izan da, garrantzi estrategiko eta militarra ere bai baitzuen. Zaldi haztegiak ere ugariak dira eta Westmeatheko behorrek prestigio handia dute.
Azken urteetan turismoa ere nabarmen igo da konderrian dauden laku ugariei esker.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mullingarreko katedrala
- Killua gaztelua
- Clonyn gaztelua
- Ennell aintzira
- Derravaragh aintzira
- Ree aintzira
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konderria ez da askorik nabarmendu joko gaelikoetan. Futbolean baina Athlone Town F.C. taldeak bi Liga (1980 eta 1982) eta Kopa bat (1924) eskuratu ditu.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Shannon ibaia Athlonen
-
Lough Derravaragh eta Knockeyon
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page