Wakizashi
Wakizashia, shōtō bezala ere ezaguna, Japoniako ezpata labur tradizional bat da, 30 eta 60 zentimetro arteko luzera duena. (Kasurik laburrenean, ia tantōz hitz egin beharko litzateke, ganibet japoniar mota bat).
Bere forma, katana baten oso antzekoa da, ahoa, orohar, meheagoa den arren, eta, beraz, modu larriagoan zauri dezake babesik gabeko jopuntu bat. Samuraiek, sarri, biak eramaten zituzten, biei batera daishō izena emanez, literalki, "luzea eta laburra".
Wakizashia, hasiera batetik, samuraientzako defentsa arma gisa erabili zen, katana ez zutenean. Arlo honetan, tantōa ordeztu zuen, hasieran eta gerra zibiletan erabili izan zena. Samurai bat eraikin batean sartzen zenean, katana sarrera ondoan zegoen euskarri batean uzten zuen. Baina berarekin eraman zezakeen wakizashia uneoro, baita hurbil izan ere, lo zegoela, eraso bati aurre egiteko. Laburragoa eta erabilgarriagoa zenez, askoz egokiagoa zen toki itxietan defenditzeko, non, ia ziur, katana batekin egindako erasoa edo defentsak, haberen batekin, sabaiarekin edo altzariekin topo egingo zuen. Wakizashiak, beraz, egun pistolek indar armatuetan duten oso antzeko funtzioa zuten, eraginkorragoa zibilen edo paramilitareen artean borroka irekian baino.
Wakizashia, tenpluetan borrokatzeko ere erabiltzen zen, hauek, sabai baxukoak baitziren, baita seiza posturan borrokatzeko ere (belauniko oinak luzaturik).
Bere tamaina dela eta, ninjek ere erabiltzen zuten ninjatoaren ordez. Honek, tarteko postu bat du katana eta wakizashiaren artean.
Bere luzera dela eta, errazagoa zen zorrotik ateratzea, baita moztea ere.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Argentina Bujinkan Budo Taijutsu-Ninjutsu Dôjôa