Edukira joan

Vukovarko ur-dorrea

Koordenatuak: 45°20′39″N 19°00′44″E / 45.344044°N 19.012275°E / 45.344044; 19.012275
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vukovarko ur-dorrea
Kokapena
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboa Vukovar-Syrmia eskualdea
Town in CroatiaVukovar
Koordenatuak45°20′39″N 19°00′44″E / 45.344044°N 19.012275°E / 45.344044; 19.012275
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1963 - 1968
Izenaren jatorriaVukovar
Arkitektura
Dimentsioak50,33 (altuera) m
Ondarea
Z-4194
Kontaktua
HelbideaUlica bana Josipa Jelačića
Webgune ofiziala

Vukovarko ur-dorrea (kroazieraz: Vukovarski vodotoranj) Kroaziako Vukovar hiriko ur-dorre ezaguna da. Kroaziako Independentzia Gerraren aztarna bezala gordetzen da eta garai hartako ikurra da noiz ur-biltegia eta hiria bera serbiarrek txikitu egin zuten.

Dorrea 1960. hamarkada amaieran eraiki zen. Plan lantegiak diseinatu eta Hidrotehna Zagreb enpresak eraiki zuen. Vukovar hiriko parkean, Najpar-Basca parkean, eraiki zen, Mitnica barrutian. Garaiera 50,3 metrokoa da eta 2.200 m²ko zabalera. Gerra zibila baino lehen goiko aldean jatetxe panoramikoa zegoen. Vukovarren aurkako erasoetan serbiarren artileriak 600 aldiz baino gehiago dorrea jo zuten. Setioa hilabeteak iraundu zuen eta, azkenik serbiarrek hiria hartu zuten. garai horretan 1.600 pertsona hil ziren, 800 desagertu ziren eta 42.000 inguru ihes egin zuten. 1991ko azaroaren 18an Vukovar erori zen eta ondorengo errepresioa latza izan zen. Serbiako gudarostea, bestetik, akituta gelditu zen. Hiria 1998 arte serbiarren eskuetan egon zen; urte horretan, era baketsuz, serbiarrek kroaziarrei hiria itzuli zieten.

Behin gerra bukatuta, dorrea zegoen bezala gordetzea erabaki zuen Kroaziak. Dorreak ez du jatorrizko egoera berreskuratuko eta ingurua oroimenaren monumentua izango da.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Gaztelaniaz):Dorrea Dbpedia webgunean.