Vogon
Vogon | |
---|---|
The Hitchhiker's Guide to the Galaxy universe (en) | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | |
Datu biografikoak |
Vogona The Hitchhiker's Guide to the Galaxy zientzia fikziozko eleberriko, telesaileko eta filmeko pertsonaia bat da, Vogsfera planetako izaki estralurtarra. Vogoiak Gobernu galaktikoaren burokratak dira[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bare itxurako humanoideak dira, gizakiak baino handiagoak eta larruazal berde edo grisa dute. Sudur laua txerri itxurako bekokian dute, bekain lerroa baino gorago.
Izaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vogonak burokratiko gisa deskribatzen dira.
Bi denborapasa nagusi dituzte; lehenengoa milioika zepa-karramarro inportatzea eta haien planetako zuhaitz erraldoiak moztea da. Ondoren karramarroak burdinazko maletekin zanpatzen dituzte eta botatako zuhaitzak errez haien haragia kozinatzen dute. Bigarren denborapasa poesia da, baina Unibertsoko hirugarren poeta txarrenak dira eta haien poesia gaitasuna presoak torturatzeko erabiltzen dute.[2]
Istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Hitchhiker's Guide to the Galaxy eleberriaren hasieran agertzen dira. Espazioko autobide bat eraiki behar da eta Lurra planeta erdian dagoenez hura suntsitzera datoz[3]. Jeltz kapitainak gidatzen ditu, vogonen estandarretarako ere bereziki desatsegina eta sadikoa denak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Vogon bureaucracy» Quantum Tea 2002-11-04 (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
- ↑ «A quote from The Hitchhiker’s Guide to the Galaxy» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
- ↑ (Ingelesez) «Vogon» Hitchhikers (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).