Edukira joan

Vital eraikina

Koordenatuak: 42°52′N 2°38′W / 42.86°N 2.64°W / 42.86; -2.64
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vital eraikina
Vital Kutxa eraikinaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°52′N 2°38′W / 42.86°N 2.64°W / 42.86; -2.64
Map

Vital eraikina Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen eraikin bat da. Vital Kutxaren egoitza ohia, egun European University Gasteiz unibertsitate pribatuaren kanpusa da. Hiriaren ipar-ekialdeko Salburua auzoan dago, Buesa Arena, Baskonia kirol hiria, Ataria eta Salburuko parkearen alboan dago.

Javier Mozas eta Eduardo Agirre arkitektoek diseinatu eta 2007an eraiki zen.

Arkitektoen abiapuntua eraikina izaki bizidun batekin identifikatzea izan zen, premisa honek erakunde honen egoitzaren oinplanoa nahiz fatxada diseinatzeko balio izan du. Oinplanoak H itxura du, kromosoma baten egituran oinarritua dago, bizitzaren tamaina txikienaren sinboloa dena. Gainera, eraikinaren lau besoetako bat lurzorutik 26 metro ingurura altxatzen da, 30 milioko eraikina hegan egiteko zorian dagoelako itxura emanez.

Denera 10.000 m2-ko azalera du. Berrehun pertsonentzako auditorioa, hogeitabost bilera areto, hamalau bulego eta erabilera anitzeko eremua ere badu. Lantokiak eremu argia izateko sortu dira, honela kanpoko argi naturala sartu, energia kontsumoa murriztu eta bilegoak leku atseginak bilakatu daitezen.

Fatxadak gutxi gorabehera hamabost metroko garaiera du eta hurbileko basoa imitatzen du. Izan ere, arkitektoek azpimarratu duten bezala kanpoaldea Gasteiz hiria Salburuako urmaeletatik banatzen duen makaldian oinarritua dago, hegaztiek abia jarri ohi duten eremu basatia. Altzairu herdoilgaitzez estalitako zutabe metaliko pareak kanpoalde osoan bata bestearekin errepikatu gabe konbinatzen dira eta egunaren argia naturan zuhaitzetako hostoen modura islatzen dute. Urtaro guztietan metalezko baso hau bere inguruko kolore gaman integratzen da. Euskal Herriko Osakidetzako Egoitzarekin gertatzen den bezala, bere itxura eguzkiaren kokalekuaren arabera bakarrik aldatzen da. Arkitektura organikoaren joeren aurran amore ematen ez duen lorpena da, eta bizitzaren iragatearen ideia neurri handietako banku konplexu batean islatzea lortzen du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz