Vindeleia
Itxura
Vindeleia | |
---|---|
Datuak | |
Eskualdea | Hispania Tarraconensis |
Historia | |
Kultura | Autrigoiar, erromatar |
Metropolia(k) | Antzinako Erroma |
Vindeleia autrigoien antzinako civitatesen bat izan zen.
Iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehendabizikoz, II. mendean, Klaudio Ptolomeoren Geographian aipatua izan zen.[1] Antoninoren Ibilbidean, 34. ibilbidearen masio bat zela zioen eta III. mendeko Ab Asturica Burdigalam ibilbidean Virovescatik hamabi milietara eta Deobrigatik hamabost milietara zegoela zioen.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere kokapena zehazteko lehendabizikoz erromatar miliaren balioa zehaztu behar dute eta hau zalantzazkoa da, adituek 1.480 eta 1685 metro arteko balioak proposatu dituztelako.[2]
Hona hemen bere zehatzezko kokapenari buruzko teoria batzuk:
- Lorenzo Prestamero urizahartarrak XVIII. mendean Moriana eta Bozo artean Santa Gadea del Ciden aurrean zegoela zioen[3]
- Antonio Blázquez y Delgado-Aguilerak eta Claudio Sánchez Albornozek Santa María Rivarredondatik bi kilometrotara[4] eta J.M. de Kortak Santa María Ribarredondan bertan[5] zegoela zioten.
- Antonio Blázquez y Delgado-Aguilerak, gero, ideia aldatu eta Foncean kokatu zuen[6], Ángel Casimiro de Govantesek[7] egin zuen moduan.
- José Antonio Abásolo Álvarez mirandarrak Santa Cruz izeneko muinoa, Cubo de Bureba eta Santa María Rivarredonda artekoa, proposatu zuen;[8][9]
- J.R. Ramirez Sabadak eta Mª Pilar Pascual Mayoralek San Millán de Yécora proposatu zuten;[10] J.A. García Gamarrak egin zuen moduan.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ptolomeo Geographia, II. liburu, 5. kap.
- ↑ Iglesias Gil, José M.; Muñíz Castro, Juan Antonio. (1992). Las comunicaciones de la Cantabria Romana. , 72 or..
- ↑ Saenz de Buruaga, A.. (2003). Lorenzo del Prestamero una figura de la Ilustración alavesa. .
- ↑ Blázquez y Delgado-Aguilera, Antonio; Sánchez Albornoz, Claudio. (1918). Vías Romanas de Briviesca a Pamplona y de Briviesca a Zaragoza. .
- ↑ Korta, J.M.. (1925). Vías romanas en Alava. .
- ↑ Antonio Blázquez y Delgado-Aguilera. (1930). Lucha por la verdad, La calzada romana de Astorga a Pamplona. .
- ↑ Govantes, Ángel Casimiro de. (1846). Diccionario Geográfico-Histórico de España, comprende La Rioja o toda la provincia de Logroño y algunos pueblos de la provincia de Burgos. .
- ↑ Abásolo Álvarez, José Antonio. (1975). Comunicaciones de época romana en la provincia de Burgos. .
- ↑ Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J.. (1992). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449..
- ↑ Roma y La Rioja.La aportación de Roma a la cultura. .
- ↑ García Gamarra, J.A.. (2010). La Asturica Burdicalam no pasaba por Pancorbo. .