Via Emilia
Via Emilia (latinez Via Aemilia), Marko Emilio Lepidok eraikiarazi zuen erromatar galtzada bat da, lerro zuzenean, Piacenza eta Rimini lotzen zituena, eta izena eman zion Emilia eskualdeko hiri asko ere zeharkatzen zituena. Zeharkatzen dituen erromatar jatorriko edo erromatarrek birsortutako hiriak, Piacenza, Fidenza, Parma, Reggio Emilia, Modena, Bolonia, Imola eta Rimini dira. Gaur egun, Strada Statale nº9-via Emilia bezala identifikatzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bide hau, K.a. 189 eta K.a. 187 bitartean eraiki zen. Garai hartan, Placentia (Piacenza) kolonia, boioen tribu galiarrak inguratzen zuen, kanporatuak izan ziren arren, erromatarrekin bakerik sinatzerik nahi izan ez zutenak. Matxinada baten arriskuaren ondorioz, Erromatar Errepublikako autoritateek, irmotu gabeko kolonian amaituko zen bide bat eraikitzea erabaki zuten, euren tropei behar bezala laguntzeko boioak, noizbait matxinatuko balira ere.
Zenbait hamarkada beranduago, galtzada, Piacenzatik Milanera luzatua izan zen, erromatar garaian, Mediolanum izena zuena.