Via Augusta
Via Augusta izenekoa, Hispaniako galtzada erromatar luzeena izan zen, ia 1500 kilometroko luzerarekin, Pirinio mendietatik Cadizera zihoana, Mediterranioaren ertzetik.
Gehien aztertu eta erabili den galtzadetako bat da, baita antzinatetik hoberen ezagutuetako bat ere, neurri batean, antzinako testigantzetan sarri agertzen delako, Baso Apolinarretan eta Antoninoren Ibilbidean. Gaur egungo La Junquera herrian abiatzen zen, Via Domitiaren luzapen bat zelarik, Galiako kostaldea Italiaraino ertzatzen zuelarik. Erromatar Hispaniako bidesarearen ardatz nagusia izan zen. Garaiak igaro ahala, izen ezberdinak jasotzen zituen: Via Herculea edo Via Heraclea, Anibalen bidea, Kanpoko Bidea, San Vicente Martiriaren bidea edo Espartzuaren Ibilbidea. Augusto enperadoreak eman zion izena, bere agintealdian zehar egin ziren konponketengatik K.a. 8 eta K.a. 2. urteen artean. Garai honetan, Mediterranioko portu, hiri eta probintzien arteko komunikazio eta merkataritza bide garrantzitsu bihurtu zen. Gaur egun, N-340ak eta Mediterranioko autobideak (A-7, AP-7, A-70) zati askotan, Via Augustaren ibilbide berbera jarraitzen dute.
Galtzadak igarotzen zituen hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gades (Cadiz)
- Rotea (Rota)
- Orippo (Dos Hermanas)
- Carmo (Carmona, Sevilla)
- Corduba (Kordoba)
- Mentesa Oretana (Villanueva de la Fuente)
- Saltigi (Chinchilla de Monte-Aragón)
- Libisosa (Lezuza)
- Carthago Nova (Cartagena Murtzia)
- Saetabis (Xàtiva)
- Valentia (Valentzia)
- Saguntum (Sagunto)
- Dertosa (Tortosa)
- Tarraco (Tarragona)
- Barcino (Bartzelona)
- Baetulo (Badalona)
- Gerunda (Girona)