Via Appia
Itxura
Via Appia Erromatik Capuaraino iristen zen erromatar bidea, K.a. 312an Apio Klaudio enperadoreak eginarazia. Regina viarum, «bide guztien arteko erregina» izena eman zioten. Hiru mende geroago, Brindisiraino luzatu zuten. Kontu handiz eraiki zuten, harri gogorra eta porlana erabiliz batez ere. Sei metroko zabalera zuen bideak. Erroma inguruan, hilobiak eta kristau-garaiko eliza eta katakonbak aurkitu dira bide horren bazterrean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.