Verismo
Itxura
Verismoa XIX. mende bukaerako joera errealistako opera-eskola postromantiko italiarra izan zen.
Aurreko garaietako operetako gai idealistak erabili ordez, verismoaren aldeko musikagileek eguneroko bizitzako gaiak aukeratu zituzten. Joera honetako lehen operak izan ziren Mascagniren Cavalleria rusticana (1890), eta Leoncavalloren Il pagliacci (1892), lehena nekazari-giroan oinarritua eta bigarrena zirkuaren inguruan. Geroago, Pucciniren La bohème (1896), kutsu lirikoagoa zuena, eta Charpentierren Louise (1900) idatzi ziren beste askoren artean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.