Venezuela plaza (Bilbo)
Itxura
Venezuela plaza | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°15′46.05″N 2°55′29.55″W / 43.2627917°N 2.9248750°W |
Venezuela plaza Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen plaza bat da. Abando auzoan dago, Ibáñez de Bilbao eta Buenos Aires kaleen arteko elkargunean, Nerbioi ibaiaren ertzean eta beste ertzean Bilboko udaletxea parez-pare duela.
Eraikin eta estatua interesgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Venezuela plazaren inguruan hainbat eraikin eta estatua interesgarri daude:
Eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abiazio eta Merkataritza eraikina. 1944ean Pedro Ispizua eta Fernando Arzadun arkitektoek proiektatua.
- Aznar eraikina. Izen berdineko ontzigintza enpresaren jabea zen Aznar familiaren jabetzakoa, 1948an euren negozioen egoitza izan zedin eraiki zuten. Manuel Ignacio Galíndez arkitektoa proiektua gauzatzeko arduraduna izan zen. Gaur egun, bertan udal egoitzak daude.
- Udaletxeko zubia
-
Abiazio eta merkataritza eraikina, art déco estiloan eraikia, Erripa eta Buenos Aires kaleen arteko elkargunean
-
Udaletxeko zubia eskuinean Aznar eraikina dagoelarik
Estatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Simon Bolívarren irudia, L. Ibarrak egina. Eskultura 1989an Venezuelako errepublikako gobernuaren diru-laguntzaz altxatu zen, amerikar askatzailearen irudi honen kopia haren arbasoen jaioterria den Bolibar herrian ere badago. Kristaldun idazkian gaztelaniaz honakoa irakurri daiteke: Venezuela, Kolonbia, Ekuador, Peru, Bolivia eta Panamako askatzaileari; Bilbo udalerriarekiko adiskidetasun eta hurbiltasunaren lekuko.
- Hegazkintza eta merkataritza eraikineko estatuak.
-
Simon Bolivarren omenezko estatua
-
Hegazkintza eta merkataritza eraikineko estatuak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |