Edukira joan

Vézère

Koordenatuak: 45°32′02″N 2°06′05″E / 45.5339°N 2.1014°E / 45.5339; 2.1014
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vézère
Vézère (fr), Vesera (oc)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera211,2 km
Geografia
Map
Koordenatuak45°32′02″N 2°06′05″E / 45.5339°N 2.1014°E / 45.5339; 2.1014
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera3.736 km²
Arro hidrografikoaVézère basin (en) Itzuli
Ur-emaria59 m³/s
IturburuaPuy Pendu (en) Itzuli (Meymac)
(887 m)
BokaleaDordoina

Vézère[1] (okzitanieraz: Vesera) Okzitaniako ibaia da, Dordoina ibaiaren adarra, Frantziako Dordoina eta Corrèze departamenduak zeharkatzen dituena.

Vézèrek Erdialdeko Mendiguneko Puy Penduren mendebaldeko Longérouxeko zohikaztegian (Meymac udalerria) du iturria, 887 metroko garaieran eta Limeuilen Dordoinara isurtzen da. 211 kmko luzera eta 3.736 km²-ko arroa ditu. Ibaiadar nagusia Corrèze ibaia du. Bi departamendu eta 53 udalerri zeharkatzen ditu[2]. Garrantzitsuenak hauek dira:

Vézère ibaiaren haranak ospe handia du, bertako haitzuloetan historiaurreko labar pinturak eta aztarnategi garrantzitsuak daudelako. 1979an UNESCOk Vézère ibarreko Historiaurreko Guneak eta Leize Apainduak Gizateriaren Ondare izendatu zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]