Edukira joan

Umetoki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Utero» orritik birbideratua)
Umetoki
Xehetasunak
Honen parteEmakumearen ugaltze-aparatua
Kokapenapelbiseko barrunbea
Hona
drenatzen du
uterine vein (en) Itzuli
internal iliac lymph nodes (en) Itzuli
Arteriaovarian artery (en) Itzuli
Umetoki arteria
Zainauterine vein (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezuterus
MeSHA05.360.319.679
TAA09.1.03.001
FMA17558
Terminologia anatomikoa

Umetokia edo uteroa umea gordetzeko edo garatzeko lekua da. Madari itxurako erraia da, 7.5zm neurtu eta 100g pisatzen dituena. Bizitzan zehar eta emearen egoera reproduktiboaren arabera tamainaz aldatzen doa. Aldaketa hauek haurdunaldia ez eman arren gertatzen dira; berez neska gazte edo menopausian dagoen emakume baten uteroaren tamaina ez da berdina izango.[1]

Uteroa sortzeko Muller hodi biak etorriko dira erdiko parte baten egituratzeko, uteroa eratuz. Posizio normala, antebertsioa izango da; aurrera jarrita, maskuriaren goikaldearen gainean apoiatuta eta heste zuzenaren eta baginaren ardatz nagusiarekin angelu bat osatuz, antebersioaren angelua deritzona. Haurdunaldian ordea, zuzen ipini eta gorantz haziko da, antebertsioa galtzen joango delarik. Beste posizio guztiak, retrobersioan (atzeraka) edo gorantza jarrita adibidez, denak patologikoak kontsidera daitezke. Antebertsioa uteroaren erretinakuluen bitartez mantentzen da.[1]

Giza emakumeen umetoki anatomia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uteroaren atalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uteroaren atalak.

Uteroaren atal nagusiak hauek dira:[2]

Fondo uterinoa edo uteroaren hondoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi alboetan zulo tubarikoak daude, falopio tronpen bukaerak, hain zuzen ere. Zulo tubarikoen funtzioa Falopioren tronpatik datorrena hartzea izango da: ez bada ernalkuntzarik eman, zulo tubarikotik obulua igaroko da zikloaren erdian. Ernalkuntza eman bada, aldiz, zulo tubarikoek morula hartuko dute.

Uteroaren gorputza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal zabalena izango da eta pareta uterinoek sortutako gunea da. Beherantz joan ahala, gero eta estuagoa da.

Gorputzaren estutze puntua da, uteroaren idun edo cervixaren hasieran amaitzen dena.

Zerbixa edo alde zerbikala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan zulo zerbikala dago, uteroaren bukaera dena. Zulo zerbikala beherantz luzatu eta zerbix edo alde zerbikala deritzona eratzen du. Zerbixa baginaren goialdean dagoen uteroaren ostium edo bukaeran amaitzen da. Uteroaren eta baginaren mukosaren arteko frontera da eta beraz minbizia oso ohikoa izango da uteroaren lepoan. Zerbixaren funtzioa haurdunaldia mantentzea izango da Era berean, zabaldu egiten da erditzean, haurrari pasatzen uzteko. Umetokitik hilerokoa pasatzea ere ahalbidetzen du, eta espermak ere hemendik igaro behar du umetokira iristeko[3]. Alde zerbikala bi ataletan bereizi daiteke:

  • Alde intrabaginala baginaren barruan egongo da eta beraz, esplorazio baginala egitean ikusten den atala da. Bertan zerbixaren ostiuma ikusten da, zulo honetatik zehar uteroan dagoena irteteko. Ostium honek itxura ezberdinak izango ditu emakumeak haurra izan duenaren arabera; ostiuma guztiz borobila izango da nuliparatan (haurra izan ez duten emakumeetan) eta multiparatan ostiuma tenkaren mutur itxurakoa izango da.

Uteroaren geruzak[1]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uteroaren geruza desberdinak (zeharkako mozketa)

Uteroaren pareta, histologikoki, geruza desberdinez osatuta egongo da:

  • Barneko geruza endometrioa da, mukosa uterinoa izango dena. Ziklo obarikoan jariatzen diren hormonen menpe dago eta lodieraz aldatuz doa. Mukosa hau haurdunaldian, decidua deritzo eta erditzean, endometrioa umearekin batera askatu egiten da.
  • Tarteko geruza miometrioa da. Uteroaren muskulua da eta muskulu leunaz osatuta dago. Muskulu-zuntz hauek haurdunaldian zehar hipertrofiatuko dira haien helburua erditzea izango delako. Kapa eta faszikulu ezberdinak aurkitzen dira uteroaren atalaren arabera:
    • Uteroaren hondoan aurkitzen diren faszikuluak uterotik atera beharrekoa ateratzeko bultza egingo dute, adibidez menstruazioan odola edo erditzean umea. Hauek bultzakada oso indartsuak egiten dituzte, barailaren muskuluak egiten duen indarraren antzekoa izango da.
    • Uteroaren lepo aldean edo cervix-ean aurkitzen diren faszikuluak, aldiz, cervix-a irekitzeaz arduratuko dira. Bertatik tiratuko dute, lepotik paretarantza, cervixa zabalduz eta honek dilatazioa markatuko du. Dilatazioa neurtzeko, hatzamarra sartu behar da eta honen bitartez lepoa paretara hurbildu den eta erditze kanala irekita dagoen jakin dezakegu.
  • Kanpoko geruza perimetrioa da. Zelula epitelialez osatutako geruza mehea da eta estaldura peritoneoz estalita dago.

Uteroaren lotailuak[4][5]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uteroa hainbat lotailuz lotzen da:

Lotailu zabala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Umetokiko lotailu zabal»

Peritoneoaren estentsio bat da uteroaren 2 aurpegiak pelbisaren zoruarekin eta paretekin lotzen dituena; obulutegia eta umetoki-tronpa uteroarekin ere lotzen ditu. Lotailu zabalaren atzealdean obulutegia dago; aurretik begiratuta lehenengo egiturak umetoki-tronpak eta uteroa dira.

Uteroaren lotailu zabala

Lotailu zabalari esker, tronparen alderantz heltzen dira inerbazioa eta irrigazioa. Lotailu zabaleko zulo bakarra umetoki-tronpa igarotzeko zuloa da. Lotailu zabalaren bi orrien artean ireki egiten den eremuari parametrioa deitzen zaio. Bertatik uterora nerbioak eta odol-hodiak ailegatzen dira, arteria uterinoak eta arteria baginalak, hain zuzen ere.

Parametrioari, mesometrio ere deitzen zaio, uteroaren mesoa baita. Mesometrioa, bi aldeetara joaten da, eta horrela, aurrealdeko umetoki-tronpa eta atzealdean aurkitzen den obulutegia estaltzen ditu. Parametrioak, obulutegira edo tronpara joateko egiten dituen pasabide bereziek, izen propioak dituzte:

  • Meso-salpinx, tronpara doan mesoaren atala da.
  • Meso-ovario, obulutegira doan mesoaren atala da.

Uteroaren erretinakuluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uteroaren erretinakuluak egitura batzuk eusteaz arduratuko dira, batez ere uteroa (anterobertsioa mantenduz); lotailu zabalak, tronpa eta obulutegia eutsiko ditu. Peritoneo azpiko eta pelbisaren paretatik irtetzen diren abaniko moduko egiturak dira eta hauek sortzeko zuntzak eta muskulu leuna beharrezkoak dira. Bertan apoiatzen da uteroa eta sostengu hau, haurdunaldian geroz eta beharrezkoagoa izaten da.

Lotailu suspentsorioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obulutegia pelbisaren paretara lotzen du eta bertatik odol hodiak eta inerbazioa helduko dira obulutegira.

Lotailu biribila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Umetokiko lotailu biribil»

Umetokiko lotailu biribila uterotik irten eta aurrerantz abiatzen da, barneko kanal inginalaren barneko zulotik joan eta ezpain handietan bukatzen da.

Irrigazioa eta inerbazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irrigazioa ezkerreko eta eskuineko arteria uterinoek burutzen dute. Hauek, aortaren adar zuzenak diren barneko arteria iliakotik etorriko dira. Arteria hauek lotailu zabalaren oinaldetik zabaltzen dira; hau da parametriotik hurbilduko dira uteroa irrigatzeko. Aipatu beharra dago bere ibilbidean ureterraren goikaldetik pasatuko direla.

Emakumearen ugal-aparatuko arteriak: arteria uterinoa (erdian), adar obarikoa eta adar zerbiko-baginala.

Zerbixaren mailan egongo da arteria hau, zerbixetik 20mm eta ureterretik 10-12 mm-ra. Adarrei dagokienez, adar zerbiko-baginala ematen du uteroaren lepo eta baginaren lehen ⅓-erako. Bestalde, adar obarikoa emango du, mesoobariotik obulutegira doana eta arteria obarikoarekin anastomizatzen dena. Azkenik, adar tubarikoa emango du, mesosalpinksetik tronpa irrigatzen duena. Odol-hodi obarikoak ere uteroaren goiko aldeko irrigazioan parte hartuko dute, batez ere haurdunaldian.

Arteria uterinoak miometrioan barneratzeko arku itxurako arteriak ematen dituzte. Hauek arteria erradialak ematen dituzte, lumen uterinora zuzentzen direnak. Endometrio-miometrio mugen artean, arteria erradialek alboko adar zuzenak ematen ditu. Jarraian, endometrio basal eta funtzionalean barneratuz, arteria erradialak arteria espiral moduan jarraitzen du. Lumen uterinoara heltzean, estutu eta adartxotan banatuz, zuzen jarraitzen dira plexu kapilarrera arte, epitelio endometrialaren azpian dagoena. Horrela, irrigazioa emango zaio endometrio eta glandula uterinoei.

Zain itzulera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arteria uterinoaren itzulera, berriz, zain uterinoek egingo dute. Hauek ere haurdunaldian hipertrofiatu egingo dira, eta barneko bena iliakoan isuriko dute odola, beheko kaba zainean bukatzeko (zeharka helduko da).

SINPATIKOA

Utero eta baginara doazen adarrak enbor sinpatikoaren L1-L2 mailetatik irteten dira eta nerbio esplakniko-lunbarra eratuko dute. Hau goiko plexu hipogastrikoan gehitu egingo da. Hemendik pasatzen diren zuntzek nerbio hipogastrikoak eratuko dituzte (arteriarekin helduko dira erraietara), eta beheko plexu hipogastrikora joango dira. Plexu honetatik irteten direnak nerbio esplakniko-sakroak izango dira, plexu utero-baginala eratuz. Gehienbat sinpatikoak (gongoil osteko zuntzak) izango dira baina zuntz parasinpatiko (gongoil aurreko  zuntzak) gutxi batzuk ere izango dituzte.

PARASINPATIKOA

Plexu pelbikoa inerbazio parasinpatikoaz arduratuko da, nerbio esplaniko-pelbikoen bidez (S2-S4) eta hau bitan banatzen da: Alde batetik, zuzenean heste zuzenera igaroko da, plexo rektala osatuz. Bestalde, behe plexu hipogastrikotik igarota plexu utero-baginala sortuko du.

Zuntz parasinpatiko zein sinpatikoak errai-dianatara heltzean plexu prebiszerala edo errai aurreko plexuak eratuko dute. Hala ere, gogoan izan behar dugu, uteroaren paretak predominio sinpatikoa duela. Beraz, ez du ia inerbazio parasinpatikorik izango, gainera, uteroak bere uzkurdura funtzioa mantenduko du denerbazioan ere.

Errai okupazio utero-baginala[8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelbis barruanbean kokatzen den errai baten edo gehiagoren jaitsiera da. Ohikoenak uteroaren, rektoaren edo gernu-maskuriaren jaitsierak izaten dira. Errai hauen beheranzko desplazamendua ematen da oinalde pelbikoko egitura muskular eta ehun konektiboa urratu egiten direlako esfortzu handia eta errepikatuaren ondorioz (haurdunaldian, erditzean, idorreria kronikoaren ondorioz…).

Horrela, uteroan edo baginan presioa eta zerbaitek okupatzen duelako sentsazioa sortzen da. Moderatua edo larria izan daiteke. Kasu larrietan bulto antzekoa haz daiteke, uteroa eta bere inguruko erraiak oztopatuz, eta, ondorioz, heste zuzenaren edo maskuriaren okupazio sintomak agertaraziz (idorreria, mina… adibidez). Tratamenduari dagokionez, gaixotasunaren larritasunaren araberakoa izango da. Kasu larrietan kirurgia izaten da tratamendurik ohikoena.

Malformazio uterinoak edo müllerianoak[9]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro enbrionarioan Müller hodiaren garapen desegokiak eragindako patologiak dira, izan ere, uteroa sortzeko Müller hodi biak etorriko dira erdiko parte bat egituratzeko (uteroa) eta prozesu honetan hainbat malformazio eman daitezke. Emakumeen k malformazio müllerianoak pairatzen dituela estimatzen da, kasu huen %ak soilik erakusten dituelarik fertilitate arazoak [10]. Sintomatologiari buruz, bakoitzak propio duen arren, badaude hainbat sintoma komunak direnak[9]:

Malformazio uterino edo mülleriano motak

Diagnostikoari dagokionez, ohiko diagnostiko tresnak ginekologia kontsultan eginiko azterketa fisikoa, ekografia, laparoskopia eta histeroskopia, erresonantzia magnetikoa eta histerosalpinografia (falopioren tronpa eta uteroaren behaketa ahalbideratzen duen froga radiologikoa, fertilitate arazoak sumatzen direnean gauzatzen dena).

  • UTERO UNIKORNIKOA: Malformazio uterobaginal ez sindromikoa da, zeinaren bitartez uteroak utero arrunt baten tamainaren erdia eta falopioren tronpa eta obulu bakarra dituen. Posible da kasu batzuetan bi obulutegiak izatea, baina hauetako bat uteroari lotuta egongo da. Gernu-bideetako anomaliekin lotuta dago askotan.
  • UTERO BIKORNIKOA: Malformazio uterino ohikoena da. Uteroak madari itxura izan beharrean bihotz itxura izango du goiko aldean pitzadura sakon bat aurkezten duelako. Hau da, goiko aldea bitan banatuko da. Aro enbrionarioan (müller hodiak aro enbrionarioko 16 astearen inguruan garatzen dira) Müller hodien bat-egitea osagabe geratzearen ondorioz ematen da. Hainbat  motatakoa izan daiteke: partziala (kabitate uterinoaren erdia edo bi heren hartu) edo osoa (zerbixa ere bikoiztuta agertzen da). Azken honi utero bicorne bicollis deritzo.
  • AGENESIA BAGINALA EDO MAYER-ROKITANSKY-KÜSTER-HAUSER SINDROMEA (MRKHS): Uteroaren gabezian datzan malformazio utero-baginal larria da. Patologia kongenito ez-ohikoa da, bost mila emakumetatik bati eragiten diona. Sintoma nagusia lehenengo hilerokoaren gabezia da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Ameer, Muhammad Atif; Fagan, Sarah E.; Sosa-Stanley, Jessica N.; Peterson, Diana C.. (2020). «Anatomy, Abdomen and Pelvis, Uterus» StatPearls (StatPearls Publishing) PMID 29262069. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  2. (Ingelesez) «The Anatomy of the Uterus» Verywell Health (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  3. (Ingelesez) «What Does My Cervix Actually Do?» Verywell Health (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  4. (Ingelesez) Escobedo, Liborio. (2018-10-04). «Ligamento ancho del útero» Medium (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  5. (Gaztelaniaz) «Ligamento ancho del útero - es.LinkFang.org» es.linkfang.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  6. Apaza Valencia, John; Huamán Guerrero, Moisés. (2015-04). «Flujo sanguíneo uterino en el embarazo» Revista Peruana de Ginecología y Obstetricia 61 (2): 127–134. ISSN 2304-5132. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  7. (Gaztelaniaz) «Inervación Aparato Genital Femenino» Paradigmia (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  8. (Gaztelaniaz) «Prolapso Uterino Vaginal - qué es y tratamientos» RAPbarcelona (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  9. a b (Gaztelaniaz) Ortega, Lucy. (2019-05-27). «Malformaciones uterinas o müllerianas: por qué suceden, qué tipos existen y cómo pueden afectar la fertilidad de la mujer» Bebés y más (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  10. (Ingelesez) http://jcgaal.com, JC Gaal. (2012-02-14). «Malformaciones mullerianas - Instituto Ingenes» Ingenes (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]