Ureta
Ureta | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko aireko ikuspegia, 2020. urtean | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioak |
Udalerria | Erroibar |
Administrazioa | |
Mota | etxalde |
Izen ofiziala | Ureta |
Posta kodea | 31695 |
Herritarra | uretar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′50″N 1°24′19″W / 42.9638°N 1.4054°W |
Garaiera | 753 metro |
Distantzia | 36,1 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 6 (2020) |
Ureta[1][a] Erroibar ibarreko etxalde bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.
2020 urtean 6 biztanle zituen.
Bertako biztanleak uretarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ureta toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Ureta (1245)
- Urcia (1268)
- Uireta (1275)
- Hureta (1280)
- Ureta (1327)
- Uret (1330)
- Hureta (1428)
- Vreta (1532)
- Ureta (1532)
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ureta toponimoa izen gardena da. Ur eta eta (kokapen atzizki plurala) hitzeten arteko elkarketa da. "Uren lekua" bezala birformulatu liteke.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ureta Erroiberran dago.
Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.
Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [3] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[4] Erroko estazioa da Uretarako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 21.0 | 23.0 | 26.0 | 32.0 | 37.0 | 39.0 | 40.0 | 36.0 | 28.0 | 22.0 | 20.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.8 | 7.9 | 11.0 | 12.8 | 17.4 | 21.5 | 24.2 | 24.7 | 21.1 | 16.4 | 10.6 | 7.6 | 15.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.8 | 3.4 | 6.0 | 7.7 | 11.7 | 15.6 | 18.0 | 18.1 | 14.7 | 11.0 | 6.5 | 3.6 | 9.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.3 | -1.1 | 1.1 | 2.6 | 6.1 | 9.6 | 11.8 | 11.6 | 8.2 | 5.6 | 2.3 | -0.5 | 4.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -9.2 | -8.1 | -5.0 | -2.5 | 0.0 | 3.1 | 5.7 | 4.8 | 1.8 | -1.4 | -5.0 | -8.3 | -2.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 134.1 | 121.5 | 116.4 | 142.7 | 102.5 | 63.9 | 53.6 | 52.8 | 81.4 | 123.0 | 156.3 | 153.4 | 1301.6 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 71.5 | 63.5 | 67.4 | 59.9 | 60.0 | 60.0 | 61.3 | 100.0 | 110.0 | 86.8 | 83.5 | 88.0 | 110.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.5 | 11.9 | 12.4 | 15.1 | 14.6 | 9.8 | 7.0 | 7.6 | 9.3 | 13.1 | 14.2 | 14.4 | 142.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 3.0 | 4.0 | 3.0 | 2.1 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.4 | 2.1 | 15.9 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Hirigintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak kale bakarra ditu:[6]
- Ureta karrika
Etxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak 11 etxe ditu:[6]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako jaurerri erreengo bat izan zen, 1280an Mezkiritzekin batera 188 soldatako urteroko bular bat eta 66 garagar eta olozko kahitze bat zor zituena. Orreagako Santa Mariak zelai bat erosi zuen 1361-1364an eta beste bat hurrengo mendearen hasieran.
Ondoren, jaurerri izan zen, XIX. mendearen lehen erdian jurisdikzio mota hau desagertu zen arte, eta, beraz, berezitasun administratibo nabarmenak mantendu zituen. 1524an, Uretako etxe eta jauregiko jaun zen Frantses Aiantz eta bere seme Martinek auzia izan zuten Joan Beaumontekoaren eta bere emazte Maria Aiantzen aurka Erronkaribarren errentari eta Erlantz eta Arra herbehereei buruz. XIX. mendearen hasieran, Ureta, ibarreko alkatea, Erroko bizkondesak izendatzen zuena, eta herriko errejidoreak gobernatzen zituzten, txandaka auzotarren artean izendatuak. Erretorearen hornidura Zangozako Ureta etxeari zegokion; irin-errota bat zebilen Erro ibaiaren gainean.
Bere eliza, Done Ibaneri eskainia dago, jada XIV. mendean.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020 urteko erroldaren arabera 6 biztanle zituen Uretak.[7]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
9 | 9 | 9 | 9 | 9 | 9 | 9 | 10 | 10 | 10 | 10 | 10 | 10 | 10 | 9 | 9 | 9 | 5 | 6 | 6 | 6 |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[8]
Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[9]
Uretako azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Iparerroibartar aldaera. 2007ko udazkenean, 3 euskaldun behintzat baziren Zilbetin eta Uretan, baina horietako bat besterik ez zen 50 urtetik beherakoa.[10]
Euskararen Foru Legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Done Ibaneko eliza, Erdi Aroko kristiau eliza.
- Uretako jauregia, Erdi Aroko jauregi noblea.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Ureta - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ a b Erroibarko Udala. Uretako planoa
- ↑ «Ureta» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.