Urbeltz zuri-beltz
Urbeltz zuri-beltza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Psathyrellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Coprinopsis | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Coprinopsis picacea | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus picaceus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Urbeltz zuri-beltza (Coprinopsis picacea) Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Coprinus comatus delakoak ez bezala, ez du interes gastronomikorik, nahiz eta ez duen toxikotasun egiaztaturik.
Sinonimoak: Agaricus picaceus, Coprinus picaceus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa. Hasieran oboidea, gero kanpai-itxurakoa, azkenik ertza altxatuta. Azala marroi iluneko kolorekoa edo beltz fuliginosoa. Gaztetan, errezel orokor zuriarekin guztiz bilduta, gero, kapela irekitzean, plaka irregular, erorkor eta zuri handietan hausten da.
Orriak: Libreak, sabeldunak, estu, hasieran zuriak, gero errauts-arrosa kolorekoak, azkenik beltzak eta delikueszenteak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zuria, liraina, hauskorra, barnehutsa, erraboilduna oinarrian, hasieran, zetadun ezkata arinez estalita, gero ilegabea, leuna, eta distiratsua. Oinarriko erraboilak felpa itxurako biloz batez estalita dago.
Haragia: Mehea, urria, hauskorra, zuria eta usain desatseginekoa.[2]
Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "cóprinus" hitzetik, eta esan nahi du: simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena. Picaceus epitetoa berriz, latinetik dator, mika esan nahi duen "pica" hitzetik. Bere kapelaren kolore beltzaxkagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaila da nahastea, oso espezie bereizgarria baita, kapela iluna baitu pintzelkada zuriekin.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, hostozabalen basoetako humusean, batez ere pagadietan, espezie hau ez da oso ohikoa eta ez da ugaria gure eskualdean.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Alaska, Hegoafrika, Namibia, Maroko, Kenya, Eswatini, Kanariak, Europa, Israel, Turkia, Iran, Kaukasia, Errusia, Australia, Zeelanda Berria.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 369 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 332 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 59 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 340 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ Coprinopsis picacea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko onddoak
- Coprinopsis
- Onddo ez jangarriak
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Alaskako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Kenyako onddoak
- Eswatiniko onddoak
- Namibiako onddoak
- Kanarietako onddoak
- Israelgo onddoak
- Turkiako onddoak
- Irango onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak