Ugo Tognazzi
Ottavio "Ugo" Tognazzi (Cremona, Lombardia, 1922ko martxoaren 23a - Erroma, 1990eko urriaren 27a) italiar antzezle, gidoigile eta zinemagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkian, irratian eta telebistan aritu izan zen, eta 1950ean hasi zen zineman. 1950etik 1960ra, pertsonaia barregarriak antzeztu zituen film kaskarretan. 1962tik aurrera, Dino Risirekin eta Marco Ferrerirekin egindako filmek arrakasta handia eman zioten.
Tognazzi italiar zinemagintzako antzezlerik garrantzitsuenetako bat da, komedian eta draman bikain aritu izan dena. Italiako zinemagile handienekin lan egin du, hala nola, Scola, Pasolini, Lattuada, Monicelli, Comencini, Bertolucci, Risi eta Ferrerirekin.
Il Mantenuto (1961), Sisignore (1968), Barbarella (1968), I viaggiatori della sera (1979) filmak zuzendu ditu, eta antzezlea izan da beste hauetan: Porcile (1970, "Zerritokia"); La Grande Bouffe (1973, "Tripakada handia"); Touchez pas à la femme blanche (1974, "Ez ukitu emakume zuria"); La stanza del vescovo (1977); Primo amore (1978, "Lehen amodioa"); La Terrazza (1979); La tragedia di un uomo ridicolo (1981, "Gizon irrigarri baten tragedia").
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.