Edukira joan

Ugarte (Muxika)

Koordenatuak: 43°17′33″N 2°42′33″W / 43.2925°N 2.7092°W / 43.2925; -2.7092
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Muxikako auzo eta elizateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ugarte (argipena)».
Ugarte
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaMuxika
Geografia
Koordenatuak43°17′33″N 2°42′33″W / 43.2925°N 2.7092°W / 43.2925; -2.7092
Demografia
Biztanleria659 (2023)

Ugarte Bizkaiko auzoa da, Muxikako udalerrian kokatutakoa. Muxika Ugarteko elizate zaharraren herrigune nagusia eta jatorria zen Ugarte, eta Muxika udalerri modernoa sortu zenean (Gorozika eta Ibarrurirekin bat egindakoan, 1966an)[1], udaletxeak bertan jarraitu zuen.

Herrigune nagusia den arren teorikoki, Ugarte BI-635 errepidearen ardatz nagusitik aparte dago, kilometro batera puntu horretatik, Kurtzero auzotik, eta Kurtzeron daude 21. mendean etxebizitza berri gehienak, ikastetxea eta beste merkataritza aukera batzuk.

Kurtzero eta Ugarte arteko errepidean etxe berriz (20. mendeko Frankismoo eraikinak) osatutako Balentin Berriotxoa auzunea dago, Etxe Barrijjek bertakoentzat[2]. Beste nukleo txiki bat ere bada, aparteko auzo markatua Muxikako Toponimoen Mapa eta Kale Izendegian[3]

Ugartek plaza zabal bat du, udaletxearekin, eta baserri edo etxe bikainez inguratua dago. Horien artean, abadetxea galtzen ari da abandonuan. San Bizente Martiriaren eliza, Muxikako eliza handiena da.

Oiune errekak zeharkatzen du Ugarte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «MUXIKA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
  2. Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  3. Eusko Jaurlaritza, Geoeuskadi. (2016-10). MUXIKAko toponimoen mapa eta kale izendegia. GeoEuskadi / Muxikako udala / Eusko Jaurlaritza / Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa