Edukira joan

Ueli Steck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ueli Steck

(2012)
Bizitza
JaiotzaLangnau im Emmental1976ko urriaren 4a
Herrialdea Suitza
BizilekuaRinggenberg (BE)
HeriotzaNuptse2017ko apirilaren 30a (40 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
frantsesa
italiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea, arroka-eskalatzailea eta zurgina
Jasotako sariak
uelisteck.ch
IMDB: nm2530270 Edit the value on Wikidata

Ueli Steck (Langnau im Emmental, Bernako kantonamendua, Suiza, 1976ko urriaren 4a - Nuptse, Nepal, 2017ko apirilaren 30a) alpinista suitzarra, Makina suitzarra ezizenez ere ezaguna, ospetsua egin zen alpino estiloan egin zituen igoerengatik eta hainbat garaipen lortu zituelako gailur gailenak abiadura azkarrenean igo eta jaisten (speed climbing edo abiadurazko alpinismoa bezala ezagutzen den modalitatea). 2009an eta 2014an Urrezko Piolet saria lortu zuen. 2008an, Iñaki Otxoa de Olzaren bizitza salbatzeko ahalegin handiak egin zituen eta haren ondoan egon zen hil zenean. Istripuz hil zen, 2017ko apirilean, munduko tontorrik garaienera igotzen ari zelarik.

Taldean igo dituen gailurrak eta ireki dituen bide berriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2001: Pumori mendia igo zuen lehenengo aldiz mendebaldetik, Ueli Bühler-ekin.
  • 2002: The Young Spider bidea ireki zuen, Eiger mendiaren iparraldetik, Stephan Siegrist-ekin.
  • 2003: La Vida es Silbar bidea ireki zuen, Eiger mendiaren iparraldetik, Stephan Siegrist-ekin.

Bakarrik igo dituen gailurrak eta ireki dituen bide berriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2004: Excalibur bidea ireki zuen Wendenstöcke-n.
  • 2005: Bakarkako lehenengo igoera Cholatse eta Tawesche-era (Himalaya).
  • 2006: The Young Spider bidearen bakarkako lehenengo igoera, Eiger mendiaren iparraldetik.
  • 2010: Ginat bidearen abiadura errekorra hobetu zuen, Les Droites-en iparraldetik (ordura arteko marka Christophe Profit-ek zuen)

Abiadura errekorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2004: Eiger mendiaren iparraldean, Mönch eta Jungfrau, Stephan Siegrist-ekin, 25 ordutan.
  • 2007: Eiger mendiaren iparraldea, 3 ordu eta 54 minututan.
  • 2008: Eiger mendiaren iparraldea, 2 ordu, 22 minutu eta 33 segundotan[1]
  • 2008: Colton-McIntyre bidea, less Grandes Jorasses mendiaren iparraldean, 2 ordu eta 21 minututan.
  • 2009: Cervino, Schmid bidetik, ordubete eta 56 minututan.
  • 2011: Shishapangma mendia hegoaldetik, 10 ordu eta 30 minututan.
  • 2013: Annapurna mendia hegoaldetik, 28 ordutan eta bakarrik, Pierre Béghin eta Jean-Christophe Lafaille-k ireki zuten bidetik. Bide hau 1970ko bide britainiarraren eta 1981eko bide japoniarraren artean aurkitzen da[2].
  • 2015: Alpeetako 4000 metrotik gorako gailur guztiak igo zituen 62 egunetan[3]
  • 2015: Eiger mendiaren iparraldea, 2 ordu eta 22 minututan, Heckmair bidetik[1].

Eskalada libreko bideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2008: Eiger mendiaren iparraldea, Pacienca bidetik (8a/5.13b), lehenengo aldiz igo zen eskala librean.
  • 2009: El Capitán, Golden Gate bidetik (8a/5.13b).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Ueli Steck bate el récord del Eiger y lo sitúa en 2 horas y 22 minutos[1]
  2. Luces y sombras del Annapurna de Ueli Steck[2]
  3. Ueli Steck completa en Les Écrins su desafío: 82 cuatromiles en 62 días[3]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]